Tituluaren gainean klixkatu, eta,
dokumentua, gune berdearen pean, titulu guzien beherean, aurkituko duzu
*******
Joxan Artze-zenari ikustate bat
Joxan Artze, joan zaigu, nehorreri, urrutira joan behar zuela, erran gabe. Hala ere, iazko ''Hatsaren Poesia''liburuan, testamendutzat, utzi digu hitzez hitz, bere olerkiaren azken lerro hau , horrela :
''Zeinek zioen Hatsa , Izpiritua ikusezina dela''
Nonbait, sakonean, Hatsa bai eta Hatsaren Poesia, beretzat, munta haundikoa zitzaizkion .Hastapenetik urtez urte , xintxo xintxo, bere arnasa hor ginuen ,olerki bidumaren barnean, eta harrigarria zaukuna da , 1999urtean agertu ginuen lehen liburuan , bere olerki hau irakurri ginuela:
LEHEN HATSA
Lehen hatsa,
azken hatsaren
hastapen dugu
ta azken hatsa,
lehen hatsaren betea
***
Agur beraz, Joxan !
joan zira !
Hartu duzun bidean,
goiz edo berandu..,.
denok,
hats berean,
aurkituko gaitutzu !
Hatsa elkartearentzat
Auxtin Zamora
******************************************************
Imanol Irigoien-en olerkia
hemen:
Lurrin ubela dario izpilikuari Herioren oren morean.
******************************************************
Josu Jimenez-Maia-ren ekarpen idatzia , ''Berrian'' agertua,
bai eta bere argazki pertsonal batzu
Auxtin-Joxan-Ainara
Joakin Balentzia-Joxan Artze-Josu Jimenez Maia
hemen:
OREN
MOREAREN ARGITAN
(JOXANTON
ARTZERI, IN MEMORIAM)
«nahiz
eta heriotza / helduko zaidala jakin [...] / ez nau / ustekabean
harrapatuko!».
J.A. ARTZE (1973)
«...Gaur,
harriak / ere baitira itzal...».
«Oi,
zein haizen eder, loa, —heriotzaren anaitzakoa— [...]».
LIZARDI (1973)
OREN
morearen ezkilak puntu-puntuan jo dik,
ozenki
eta zurrun,
itsas
zerumugaren atea,
baita,
ondoren,
ur-kolore
ubel-gardenez jantzi ere izadiaren soina.
Eta
izpi berdearen gezal-lerroak
—urrun-urruneko
izpi-marra berdeak—
kresal
margoz tindatu dik
goizalbaren lorategia
oren
morearen argitan.
Dolu
eta dolore xorien paradisu
galduan.
Alde
honetako bidaia eginik —bidai oparoa hirea—,
ostadarretik
haratago joan omen haiz abiadan
—hala
esan ziguk ezkilak, soinuaren hotsean—,
sasi
guztien gainetik,
hegan
eta hegan hi —hegazti migrari—,
zumetar
xorien hegalpean.
Eta, begiak malkotan,
bihotz-ilundura batek hartu gaitik,
bihotzaren bihotzean.
Esadak
zer-nolako
kolorez jantzi diren, gaur goizean,
izar multzoetatik haratago begiztatu dituan zelaiak,
ortziaz bestaldeko itsaso-zeruak?
Hemengo berde-urdin koloreez, agian...?
Eta nolakoak dira
eskualde horretako neskatila xaloen masail-ezpainak?
Hemengo marrubien antzekoak ote...?
Eta zer kolore espektroz irisatzen dira
horko paradisuko hegaztiak...?
Lurrin ubela dario izpilikuari Herioren oren morean.
Koloreez
ari garela, esadak, halaber,
nolakoak
ote diren
begietsi
berri dituan izarretatik bestaldeko ostadarrak:
alde
honetako zazpi koloreetakoak ote dira
—hori-gorri-urdin...—,
ala
guztiz beste era batekoak?
Negar-maluten
jarioak hil-oihalez estali dik
neguko
aintziraren ur geldia.
Eta hik igarritako kobazulo haren sabelean geundela
—nola Jonas balearenean—,
eguerdi eguzkitsu hartan genbintzala —gogoratzen?—,
edo, bestela esanda,
une
honetan etengabe inguratzen hauen
estreinako
argi puru horretan genbintzala...
—aurazko
argi aratz distiratsu horretantxe—
argirik
argiena ote zuten heure begiek,
argi
hutsaren argi...?
Eta
mahaikideoi
mahai zapi zuriaren gainean aletuta heuzkaan
orri zuri haietako poemak
banan banan leitu hizkigunean—gogoratzen, Joxan?—:
heure ahotik banan banan irtendako hitz eder haiek
orduan zituztean adiera berberak ote dituzte orain
edo antzaldatuak izan dira, begi-mugez gain igaro ahala?
Ez
ziren ba ametsetako begitazio bat izango...?
Harri handi-eder bat datza atxikia —gaur itzal
dena—
hilerriko atarian:
ilargitearen argitan datza atxikia, bai, harri handi
hura,
estatua pentsalaria —edota harri filosofala—
bailitzan.
Luze-zabal hedatuz eta hedatuz,
izartegirantz doan arrokaren argi-itzalak
iraganaz eta geroaz zegiguk hitz,
oraingo iraganaz zein oraingo geroaz.
Hire begiek dakusaten itzal-argiaren mintzoa, berriz,
iraganik ez duen orainaren geroaz mintzo duk,
iraganik gabeko geroaren orainaz,
orainaren orainaz amaigabe mintzo zaigunaz:
beti-betiko orainaz ari den mintzoaz.
Negarrezko
haran honetatik
mila-milioi
argi urtetara joan omen haiz, hegaldi luzez,
kosmoaren
ifrentzura;
galaxietan gaindi bidaiatu omen haiz,
geure begietarako ikustezin;
materiatik at, ez-materiatik at zein materia ilunetik
at,
eta,
ortziaren sabai-argiaren distira apalez
pittin
bat goiargiturik ni neu ere,
zera
galdetzera ausartuko nauk, Joxan:
hutsa,
hatsa, hotsa izan nahi huen
horrek
lortu
al duk betikotasunean izatea?
Itzalaren
argia dario hilerriko harri handi ederrari.
Eta
iluna argi bihurtu denean,
poz-atsegin
gozo batek gainezka betetzen dik etengabe
xorien
paradisu berreskuratua.
Zulo
beltzetan gaindi, begi-lausoz,
izar-mugetako
leihatilaren zirritutik irudikatu diat
hire
bizi-arnasaren argia.
Nola
dakusak hortik lur honetako egurats grisa?
Nola,
planeta urdina omen den honek hedaturiko kiratsa?
Argi epela darie goi-goiko zulo beltzei
hire aurpegiaren argitan.
Eta leihatilako errezelean zehar izar-hautsa irazten
denean,
errauts bihurtua jada,
txalapartaren hots-erritmoan hasiko duk
turuten garaipen martxa,
hileta martxa oro garaituz.
Eta turutotsaren oihu garaitezina
musika huts bilakatuko duk,
musika biluzi-isilaren oihartzun.
Poetaren
amets-bideetan barna egin duk
azken bidaia:
udaberriko lore guztiez urrindatuta
hurbilduko gatzaizkik finisterreko sarrera-atean zehar;
itxarongela
honetatik dei egiten diat, Joxan,
hilerriko
harri handi-ederraren izenean diosat:
egon
hadi luzaro gure zain!
* * *
[Eta zoriona eta bakea
—eta argiaren poesia—
izanen dira nagusi,
betiren beti,
lur aginduaren baitan.]
Imanol Irigoien
(2018-II)
******************************************************
Josu Jimenez-Maia-ren ekarpen idatzia , ''Berrian'' agertua,
bai eta bere argazki pertsonal batzu
Txoriaren hego ebakia
Hilondoko
gozarraze eta omenaldi oro ederki merezia du JosAnton Artze
olerkariak. Duela hamar urte ere beste omenaldi xume baina zinez
hunkigarria eskaini zitzaion Hatsaren Poesia hamargarren egunaren
karietara, Senpere-Amotzeko Larraldean. Olerkarien aterpe deitzen
dudan baserri eder horretan bildu ginen hogeita hamar bat lagun
urteroko ohiturari jarraiki, apirilaren lehen igandean. Gipuzkoar
anitz, mugaz bi aldeetako napartarrak, lapurtarrak, xuberotar baten
bat, bizkaitar bi eta arabar bat eta bakarra; esan gabe doa,
herrialdez herrialdeko ordezkaritza urterik urte, antzeko! “Hitzaren
kortsarioak” ginela aipatu nion, nire atrebentzian, Artze
handiari...
Izan
ere, ohore handia izan zen ni bezalako hasiberri batendako Artzerekin
berarekin eta bera bezalako poeta handiekin olerki-bilduma horretan
parte hartzea, are ohore handiagoa elkarrekin bazkaltzea eta bazkal
ondoko olerkiak —eta kantuak, nola ez!— partekatzea. Txalaparta
jo ordez, esku-zartak jo genituen. Eta Hatsa elkarteko buru den
Auxtin Zamoraren eskutik opari xume bat jasota, nori eta Artzeri
berari egokitu zitzaion 2009ko Hatsaren Poesia bildumarako sar-hitza
idaztea: “Bi punturen artean, zein da biderik laburrena?
Jakintsuaren erantzuna. Biderik zuzenena. Aitzitik, olerkariaren
erantzuna: Biderik ederrena.” Berarengandik ere hau ikasi nuen:
“Paperaren zurian ezer ezarri aurretik / iker ezazu artoski /
zuriak zer diotsun isil-isilik; gero berak gura duen hura / ager
diezaiozun soil-soilik. “Txoriak txori” baino askoz ere gehiago
zen —da— JosAnton Artze; irakurri beharrekoa.
Hatsaren
poesiak badu on, olerkien bidez muga gainditzeaz landa, maila handiko
eta maila apaleko olerkariok elkarrekin aritzeko parada ematea.
Aurten Hatsaren poesiaren 20. bilduma aterako da, eta egunotan
olerkiak bidaltzeko epea agortzear da. Ez dadila azken Hatsa izan! Ez
dakit aurten JosAntonek olerkirik bidali duen, eta malkoak datozkit
begietara. Amalurrak goxo har beza bere baitan.
Josu
Jimenez Maia
Olerkaria
Auxtin-Joxan-Ainara
Joakin Balentzia-Joxan Artze-Josu Jimenez Maia
Larraldeko atarian
********************************************************************************
Hemen lotura bat Ainara Maiak igorria :
********************************************************************************
2018/01/12
AINARA MAYA URROZ
Debabarrena ESIko Euskara teknikaria
44552875N
HERIOTZAREN ATARIA DUGU
BIZITZA,
ETA BIZITZAREN ATEA
HERIOTZA
Ortzian
lore bat sortu da, lurrera izar bat erori den une honetan.
Laino guzien azpitik eta sasi guztien gainetik, gizon handia joateak
bihotz-zimiko bat eragin dit, eta mundua desagertu zait ene baitan.
Ene baitaratu naiz, eta emakumezko mundu txiki honetatik idazten hasi
naiz haren hatsa behin hartu nuelako Senpereko Oxtikenian 2001ean,
hatsa botatzen dizuet goxo eta maitasunez, neure izate osoz, nahiz
eta oraindik neure burua ez asko ezagutu. Ez dakit mundua
gizon-emakumearentzat egina den edo gizon-emakumea munduarentzat.
Bide bazterreko olerkari xume garenontzat, behinik behin, gure
helburua ez da poesia saltzea, baina oroitzen naiz 2001eko apiril
hartan Senpereko Hatsa Elkartean ezagutu berri nuen Joxanton Artzek
umil nola erran zautan olerkigintza ogibide zuela, bere zentzu
zabalenean edota metaforikoan. Olerkiaren funtsa norbere izaitea
ematea zela erran nahi ote zidan horrekin?
Bide bazterrean hi eta ni kantari. Hemezortzi urteotan maisu
isil izan dut HATSAREN POESIAren bitartez bere hitzekin Hartzabal
handia, eta geroztik, urtez urte neure izaitea eta onena ematen
saiatu naiz poetikoki, zentzu zabalean eta metaforikoan ama izaten
saiatu naiz, funtsezkoa naizen hau ezagutzen joan naizen neurrian.
Artzek bere iluntasun-unea izan zuen 39 urtekin, eta nik ere adin
bertsu horretan hasi nuen neure bizitzako une kritikoa, hil ala
bizikoa, eta orain 41 urtekin eta jakin dudalarik Artze olerkari
hats-emailea hil zaigula, neure izaitea zuei guztiei emateko gogo
bizia izan dut. Barka, beharbada, handinahikeriaz jokatzen badut, eta
politikoki zuzena ez banaiz.
Ama hil zaigu. Non dira goxotasuna eta samurtasuna mundu ero
honetan? Maite zaitut publikoki erratea bekatu den garaiotan, non da
gure izaitearen funtsa, bihotza eta maitasuna?
Bihotzberritzen naizelarik, argitaratu eta saldu gabe geratzen
zaizikidan liburu guztiak ez dakit erreko ditudan, Artzek bezala,
patxadaz eta soseguz ekin nahi baitut, bihotzari eta buruari kasu
eginez. Ez zait gaur- gaurkoz zintzoa iruditzen orain arte idatzitako
guztia ezkutatzea edota erretzea, soilik ados ez egoteagatik orain
arte idatzi dudanarekin. Jendartean zer zabaldu beharko litzateke?
Zalantzez beteta nago, baina seguru dakidan bakarra da ene izaite
osoz maite dudala…
AINARA MAYA URROZ
Xorino Kantharia
Eliza karrika 10, 5. Ezker
20302 Irun, Gipuzkoa
655742924
**********************************************************************************Hemen lotura bat Ainara Maiak igorria :
https://www.youtube.com/watch?v=iLS78BmpmaU
****************************************************
Hemen,
Agurtzane Anduetzaren akuarela bat:
****************************************************
Amaia Aranzetak idatzi olerkia
Txoriak txori…hegaraz
Laino beltzek ireki dute
egun berri grisa zeruan.
Txoriek alde egin dute,
hegoen zama jasoz infiniturantz.
Zein hegaldi polita gaurkoa,
lagun Joxean
gainean jaso dutela.
Batzuendako tristea den honetan,
txoriendako da izanen ederra,
bere askatasunera
galaxia osoan zehar,
betiko libre izatera
eramango dutena.
Zuden lekuan zaudela
zure hegalek itzal egingo digute,
dolua eta samina arinduz,
jakinik edo,
jada badakigu,
zure hitzen babesean
gure hitzak beti izango direla handi.
egun berri grisa zeruan.
Txoriek alde egin dute,
hegoen zama jasoz infiniturantz.
Zein hegaldi polita gaurkoa,
lagun Joxean
gainean jaso dutela.
Batzuendako tristea den honetan,
txoriendako da izanen ederra,
bere askatasunera
galaxia osoan zehar,
betiko libre izatera
eramango dutena.
Zuden lekuan zaudela
zure hegalek itzal egingo digute,
dolua eta samina arinduz,
jakinik edo,
jada badakigu,
zure hitzen babesean
gure hitzak beti izango direla handi.
******************************************************
Juankar Lopez Mugartzak idatzi olerkia
JosAntoni
1200, 1332,
1379,
1512,
1609, 1789, 1794,
1839, 1879,
1931, 1937, 1966, 1971, 1975
1512,
1609, 1789, 1794,
1839, 1879,
1931, 1937, 1966, 1971, 1975
baga bele zai zai
Gonzalez
Aziluk
Iruñeko
Gayarre Antzokian
nire
herrikoak
zure
hitzak ekarri zizkidan
musikaren bidez
musikaren bidez
hantxe
adoretu nintzen
arrano
beltzaren antzera
odola
irakiten
joka
nezala herriaren alde
eta
gibeletik eman nahiko lidakeenari
barruan
krask
gutxienez
motz niezaiola mutturra
baga
bele zai zoi
Gerora,
Udaberrian
Labrit
Pilotalekuan ilunpean mutiko bat
gazte
bat, ni nerau, ni neroni eta
ikimilikiliklik
!!
Frontoiaren
aurreko paretan
lana
lana lana lana lana
lana
gizona eta makina
hitza eta musika
hitza eta musika
Mikel
Laboa kantxan foko bakarraren erdian
txalapartariak
ondoan
hantxe
egin nuen nik zin euskararen alde
txalapartaren hotsa !!
txalapartaren hotsa !!
Uztailean
espainolek German erail zuten
zezen
plazan
biga
hotz hotz zoi
Elkarrekin
Senperen izan ginen
Hatsaren
hatsa arnastuz Larraldean
biga
hotz baga zoi
egun
bat bera ere ez da iragan
zartako
bat (edo bi)
jasan
gabe
arrano
beltzarekin joan ginen
joan
ginen joan
jaen go
navas
de Tolosara
eta
kate
kateekin itzuli ginen egun hartatik
biga
hotz baga zoi
urte
berri on ??
joan
zara
eta
oraindik
ez
dugu ikasi
eta
giiii
gibeletik
eman
ematen
ari
zaizkigu
behin
eta berriz
atzeko
leihatilatik
nonbait
bahaiz burrukatu
gure
malkoak xukatzeagatik
lagundu
orain, nonbait bahaiz
nafar
aroa, Euskadirena, gal ez dadin
Zoritxarrari,
tristeziari barruan krask
gutxienez motz diezaiogula mutturra
gutxienez motz diezaiogula mutturra
euskalduna
nauk
hiri
zor diat neurri handian
biga
hotz
baga
zoi
hotz
hotz
hotz
Juankar
Lopez-Mugartza
EH,
2008ko urtarrila
******************************************
Maddi Zubeldiak idatzi olerkia
Herri ahotsa (Joxean Artzeri)
Ene
herriak ahots sakona
Harpe
ilunaren oihartzuna
Harri
zaharraren memorian milurtek zizelkatua.
Ene
herriak ahots lehorra
Gari
soroetatik jalgia
Aroitzeko
olibondoen enbor gogorra ta izerdia.
Ene
herriak ahots argia
Zeru
izartsuen abestia
Basabürüko
erle ilunek bedatsen emaniko eztia.
Ene
herriak ahotsa latza
Itsasoratzen
den erlaitza,
Arrantzaleen
halabeharra, Gaztelugatxeko ekaitza.
Ene
herriak ahots minbera
Burdin
artean zerratua
Zuzentasuna
oihukatuaz herri eztarri erlastua.
Ene
herriak ahots irrintzi
Maitasunaren
segurantza
Dakienaren
oroimena eta dezakenaren esperantza.
*********************************************************************
Maialen Etxegoin-ek igorria
Isiltasun gelditik gatoz,
gelditasuna dantzatu,
isiltasuna kantatu
eta isil isilik,
geldi geldirik
gelditasun isilera goaz.
J.A. Artze ,'' Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona liburutik''.
Joan zaigu poeta ,bihotza estuturik tristeziak hartu nau eta hau norekin banatu poesia maite dutenekin baizik .
*****************************************************
Orioko Marisa.
********************************************************
Artze joan zaigun egun honetan
poeta berriei
bide egin nahian
Zure betiko
poeta berriei
bide egin nahian
Zure betiko
Orioko Marisa.
********************************************************
Elizabeth Macklin (New York-etik)
Mesedez, hartu nire doluminak.
Besarkada estu bat,
Elizabeth
*****************************************************
Carmen Valois-ren hitza
Goian bego JosAnton Artze. Hatsa egitasmoaren parte garenok faltan botako ditugu haren olerkiak eta irria. Eta nire gogoa, gaur, hamarkadetan bidelagun izan den Karmen Estebanegana doa. Bera ere sortzaile eta, Hatsaren partaide gisa, beti isil, baina beti presente. Nire egiten dut bere “Ahazten duguna bakarrik da hiltzen” (Hatsa Olerki bilduma. 2007),
Imanol Irigoien-ek igorri digun argazki bat
Badaude horrelako uneak.
Isiltasuna kide bihurturik
Osotasunean
hitzak zintzilikatzen dituenean...
****************************************************************************************
Marisa Arruabarrena-ren hitza
Carmen Valois-ren hitza
Goian bego JosAnton Artze. Hatsa egitasmoaren parte garenok faltan botako ditugu haren olerkiak eta irria. Eta nire gogoa, gaur, hamarkadetan bidelagun izan den Karmen Estebanegana doa. Bera ere sortzaile eta, Hatsaren partaide gisa, beti isil, baina beti presente. Nire egiten dut bere “Ahazten duguna bakarrik da hiltzen” (Hatsa Olerki bilduma. 2007),
*********************************************
Edurne Elizalde Lujanbioren olerkia
Joxan Artzeri
Txoriak txio-txio txioka
basoetan,
mendietan,
erreketan,
soroetan
Usurbileraino hegaldaka
doluminez kantuan.
Gazte nintzela,
zurekin dastatu nuen lehenbizikoz
poesiaren magia,
hitzen lilura,
txalapartaren dardara,
erein zenuenaren uzta bizikor,
betiko zenuen gure egin.
Bizilegeak du berea heriotza,
hartzuloan hartzaren lo-negua bezala,
zure hatsak piztutako sua bizituko,
bizi-minez, bizipozez.
Gogoan zaitugu gure bihotzetan,
eta izango betiko euskal letretan.
Esker onez, Agur!
*******************************************************************
Jokin Lasa Esnaola ren abestia
(Joxan Artzeren hitzekin eta bere omenez egindako kanta)
(Beti arte, maixu)
HARTZABAL
Laino
guztien azpitik eta
Sasi
guztien gainetik
Isturitzetik
Tolosan barru
Bide
bazterrean hi eta ni kantari
Ortzia
lorez lurra izarrez
Eta
oihana auhenka
Gizon
handia da mundua
Eta
mundu ttikia gizona.
Mundua
gizonarentzat egina da
Baina
ez gizona munduarentzat.
Neure
olerkiekin
Ateak
kax-kax jotzen ditut
Eta
ateak irekitzen dizkidatenean
Etxekoei
so geratzen naiz
Geldirik
Besteren
etxean sartzera ausartu gabe.
Mundua
gizonarentzat egina da
Baina
ez gizona munduarentzat.
***************************************************
Lucien Etxezaharreta-ren olerkia
Poesia
Joxan Artzeren heriotzean
zu zinen poesia
Baionako Laugan
pareten argi eta hitzetan
makina ta lana ta Laboa
ta txalaparta laurazka
hitz basaka
eskuak dantzan
hitz gureak
harpe zuloetarik
zuk ateraiak
zu zinen poesia
jantzi beltzez
sineste sarkorren
mezulari ezti
ekialde mendebalak
ipar eta hegoak
lurraren fedez
ortze zabalen argiz
jantzi berri betikoekin
zuk ateraiak
zu zinen poesia
txorien hegoak
denetan hedatuz
gure bazterren egia
lanbroetan erakutsiz
hitz zizelkatuak
abotsaren taupadan
bihotza urratuz
oroimen zaharretik
zuk ateraiak
zu zinen poesia
iturri zaharrak
ezkongai jantzitan emanez
ura zahar eta berri baita
hodeien azpitik
edo sasien gainetik
bizi ur ttanttetan
gizonak mundu handi
lurreko buztinetik
zuk ateraiak
zu zinen poesia
heriotzaren kontsolagarri
bizitzaren ate horretan
herio hotza baizik
ikusten dugunentzat
lehen zitzaigun hura
biziarazteko
minaren eztitzeko
bihotzaren erantzunak
zuk ateraiak
************************************************************************
Pello Biain-en lekukotasuna
(Iñaki Bastarrikak euskaratua)
(Iñaki Bastarrikak euskaratua)
Larunbata, 2018ko urtarrilak 13
Urtarrilaren 8aren aurreko egunetan, lanera berriro sartuta, hasi nintzen Joxean Artzeren azken bi liburuak gainetik irakurtzen, pare bat `poema hautatzeko eta haiekin ene ikasleei urte berri ona opatzeko. Izan ere, irakurtzen diet edo irakurrarazten, tarteka, poesia pixka bat, ezagutu dezaten badela adierazpide bat ohiko hizkera arruntetik (bi zentzuetan) harago, eta eguneroko komunikazioaz harago, arrunt hori baita aizun samarra eta erabilgarritasunari begirakoa. Adierazpide horretan daude intuizioak eta distirak, irudiak eta sinbolismoak, iradokizunak eta bisioak, eguneroko hitzen mugak eta kateak hausten dituztenak, eta, baita ezarritako esanahiak hausten dituztenak ere.
Joxean Artze eta Hits & Fits taldea 1994ko errezitaldian
Eta bihozkada bat bailitzan, haren liburuak gainetik irakurri ahala, nik ez nekien Joxean Artze bere azken orduetan zela. Harekin adiskidetasun lotura nuen, 1994az geroztik, zeren Hits & Fits talde kulturaleko kide batzuekin batera, parte hartu bainuen, argazkietan ikusten den bezala, haren errezitaldi poetiko ikus-entzunezkoan:Foto: Jesus Mari Uriarte |
"Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat". Urte horietan harengandik ahalik eta gehien ikasten saiatu nintzen, bai aurrez-aurrekoan eta bai haren liburuetan , non agertzen baitzuen, mendeetan zehar tradizio filosofiko eta espiritualista ezberdinetan jasotako jakinduria, bere era berezian agertu ere. Kritika egiten zion, era berean, gizatasun kentze sakonari eta gaurko gizartearen balio unibertsalen galerari, eta baita, tokian tokikoari begiratuta, euskal nortasunaren galerari; nortasun hori agertzen da batik bat euskararen bitartez. Hizkuntza horri indar berri bat atera zion eta adierazpide-aukera zabala, euskal izatearen zentzu sakon hori (“euskal sena”) galdu gabe.
Joxean Artze 1994an egin genuen errezitaldian.Foto: Jesus Mari Uriarte |
Haren munduan sartu nahi duenari, liburu hauek irakurtzea eta berrirakurtzea gomendatzen diot: "Ortzia lorez, lurra izarrez", "Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat" (lehen aipatua), eta azken bi liburuak: "Heriotzaren ataria dugu bizitza" eta "Bizitzaren atea dukegu heriotza". Espero dezagun horien atzetik etorri behar zuten liburuek (berak ere ez zekien zenbat izango ziren, halako etorri oparoa izan baitzuen azken urteetan) pixkanaka argia ikustea. Halaber gomendatzen dut, olerkiak irakurri ez ezik, haiek “bisitatzea”, hau da, liburua hartzea (mimo handiz egina, ia eskuz), ukitzea, laztantzea, gainetik irakurtzea, olerkia astiro irakurtzea, erritmoari, musikaltasunari eta soinuari erreparatuz, preziatzea, beste egun batean hara bueltatzea, zurekin duen harremana aztertzea, zure bizitzarekin edo zure aldiarekin, dastatu, aurreko olerkiekin eta ondorengoekin duen harremana ikustea (poemen ordena ez da nolanahi jarria).
Ez adiorik, Joxean, ez zaitut konpromisoan jarriko: baldin eta bada zuk hainbeste sinesten zenuen bizitza hori, zeinaren existentziaren proba baitzen Maitasuna, seinale bat bidaltzea. Zuk sinesten zenuen bezala bada, espero dut egunen batean berriz elkar besarkatzea, besarkada geldo indargarri horietako bat elkarri ematea, berriz elkar ikusten genuenean elkarri ematen genion horietakoa. Hala ez bada, haratago ezer ez badago, eta baldin bagatoz ezerez betiko batetik beste ezerez batera joateko, pozten naiz zurekin topo egin izanaz, ezerez baten eta bestearen artean, eta eskertzen dizut eskuzabalez, bihotz-bihotzez eman zeniguna.
********************* ******************************
Joxanton gure adiskidearen heriotza dela-eta, hortxe bidaltzen dizuet gordeta nuen argazkia (2015-I-5ean Belok-en ateratakoa), non Joxan bera, Martzel Etchehandy eta Juanmari anaia agertzen diren, elkarrekin solasean.
Egun Handira arte, Joxan!
******************************************************
Eukene Lizeaga-Tamayoren hitza Badaude horrelako uneak.
Isiltasuna kide bihurturik
Osotasunean
hitzak zintzilikatzen dituenean...
****************************************
Antton Kazabon-ek igorri argazki bat ****************************************************************************************
Marisa Arruabarrena-ren hitza
2008an
Larralden topatu zintudan.
2018an
adiorik gabe
joan zatzaizkigu
Lotsa pixka bat emango ez balit
oraintxe bertan esango nizuke:
BIDAIA ON, LAGUN!
Larralden topatu zintudan.
2018an
adiorik gabe
joan zatzaizkigu
Lotsa pixka bat emango ez balit
oraintxe bertan esango nizuke:
BIDAIA ON, LAGUN!
********************************************************
Imanol Ibaibarriaga :
Artze gogoan
Artze gogoan
Orain
dala urte batzuk bazkal ostean potoak garbitzen nengoala, Arantza
Iturbek Joxean Artzeri egindako entrebistea entzuteko aukera
izan neban. Hasieran atenzino handierik ez neutsan ipini; baina
entzuten nengoana hain interesgarria zanez, eskaratzean geratu
nintzan segiduten konbertsazinoa. Asko harritzen nau sortzaile
batek bere pentsakeraz berba egiten dauanean, batez be artelana
egileak bizitzaz daukan pentsakeraren fruitu lez azaltzen bada,
Artzek inoana entzutean berdin pasau jatan: "Sortzaile naizen
neurrian naiz gizona eta gizona naizen neurrian sortzailea. Agerian
da sormen prozesuak berak egilea bultzatzen dauala bide barriak
aurkitzera, ze bizitza eta sortze lana behin eta barriro eraberritzen
dan garapenean bat eginda egonik, artistak bere gizon izatean ase
leiteke egonezina”.
Artze
bere handitasunean umil agertu zan alkarrizketan, artistatzat baino
artisautzat gehiago eukala bere burua begitandu jatan; horrek bere
lanagaz lez bizitzaz be oso zorrotza zala erakutsi eustan: "Atzera
begiratuta urteetan zorrotzegia izan nazela uste dot, bai neure
buruagaz bai besteekin. Lehenengo maitasuna eta gero zorroztasuna
jarri behar da lehentasun lez bizitza honetan; urteek horixe erakutsi
deuste, eta aspaldi irizpidez aldatzen hasia naz damu
barik".
Olerkaria entzutean Oteizaren beharra etorri jatan burura; Guggenheimen bere eskulturen atzera begirako erakusketan izan nintzanean, lan teorikoa formen euskarri izateak harritu egin ninduan: teoria gorpuzten zan formetan beste dimentsio bat hartuz, garatuz behin eta barriro materia aldaketan. Holan hutsune kontzeptuak bere forma zeukan ezereza izateari laga barik. Azken batean, Artzek esan lez, artelana etenik bariko bilatze lan bat da: "Sortze lanak neu nazena ezagutzen lagundu deusta eta hori nahiko da justifikatzeko. Danok gara sortzaile eta zeozerk ernagatzen banau hori da berez, garena ez onartzea; beste kontu bat da ezagutza horretan azalean geratzea, ez sakontzea, baina hori gaur egungo gizonaren ezaugarri bat da. Gizakiok ez gara zoriontsu zoriona edukitzea ez dalako nahikoa, zoriontsu izan egin behar da. Gizarte kontsumista honetan edukitzeaz balio gara, eta horrek inola be ezin gaitu ase".
Olerkaria entzutean Oteizaren beharra etorri jatan burura; Guggenheimen bere eskulturen atzera begirako erakusketan izan nintzanean, lan teorikoa formen euskarri izateak harritu egin ninduan: teoria gorpuzten zan formetan beste dimentsio bat hartuz, garatuz behin eta barriro materia aldaketan. Holan hutsune kontzeptuak bere forma zeukan ezereza izateari laga barik. Azken batean, Artzek esan lez, artelana etenik bariko bilatze lan bat da: "Sortze lanak neu nazena ezagutzen lagundu deusta eta hori nahiko da justifikatzeko. Danok gara sortzaile eta zeozerk ernagatzen banau hori da berez, garena ez onartzea; beste kontu bat da ezagutza horretan azalean geratzea, ez sakontzea, baina hori gaur egungo gizonaren ezaugarri bat da. Gizakiok ez gara zoriontsu zoriona edukitzea ez dalako nahikoa, zoriontsu izan egin behar da. Gizarte kontsumista honetan edukitzeaz balio gara, eta horrek inola be ezin gaitu ase".
Sormenaren
gunea gizabanakoaren barruan dagoala, norbere barruko argian, eta
argi horretatik jasotako txinparta dala sortzelana esan euskun
Artzek. Barneratze hori oso exigentea dala; egiten gagozanari fedea
izatea derrigorrezkoa izanda, beti be erresultadoak espero doguzanak
izan ezean, norbere buruagaz konfidantza ahuldu egiten dala. Ildo
beretik segidu eban: “Makal aldietan behar egiteko pentsakerak
izugarri lagundu ahal gaitu bizitzaz dogun pentsakera arteaz
indartzen bada, eta, aldrebes, arteaz doguna bizitzaz, ze
bilakaerak izango dau garrantzia. Era horretan ez gara izango
emaitzen morroi, salmenta ez da izango sormena baino inportanteagoa.
Eguneroko lanetan pentsamolde jakin batek bere korrontean eroaten
gaitunez, beharrak norbere izaeraren onarpen eta trebatzeagaz zer
ikusi badu, zoriontsuago izan geinteke “izatean" eta ez
"edukitzean" indarrak jarriz”.
Olerkigintzaz zera entzun neutsan: "Denbora eta gero aldaketak onartzeko gai bada, esan leike olerki batek berez ez daukala bukaerarik. “Txoria txori" olerkiak urteetan aldaketarik egiten ez deusta laga, baina oraintsu aspalditik gehitu nahi izandakoa onartzea lortu dot. "Nire ama hilda, lanaren amoreagatik hilda, bizitza zertarako den jakitera iritsi gabe" dinoen poeman aldaketak egin dodaz, eskribidu nebaneko eta egungo nere ikuspuntua aldatu da eta. 0rduan, gaztetasuna zala medio, jarrera tinkoa neban; gaur egun, ama zanak beste gogoeta batzuk eragiten deust. Neretzat olerkia hasi egiten da, baina inoiz ez da amaitzen; momentu batean osotasun bat lez agertzen da, baina izaera irekia du. Olerkiak banaka beharraz gauzatzen diran legetxe, liburuan taldeka agertzeko kohesio lana sarritan itzela da. Olerki liburu bat gogoan badabilt osotasunean begiratzen deutsat, neure burua artaldea zaintzen dabilen artzain lez ikusten dot, azken batean olerkiek alkarrekaz bilatzen dabe edertasun oreka".
Olerkigintzaz zera entzun neutsan: "Denbora eta gero aldaketak onartzeko gai bada, esan leike olerki batek berez ez daukala bukaerarik. “Txoria txori" olerkiak urteetan aldaketarik egiten ez deusta laga, baina oraintsu aspalditik gehitu nahi izandakoa onartzea lortu dot. "Nire ama hilda, lanaren amoreagatik hilda, bizitza zertarako den jakitera iritsi gabe" dinoen poeman aldaketak egin dodaz, eskribidu nebaneko eta egungo nere ikuspuntua aldatu da eta. 0rduan, gaztetasuna zala medio, jarrera tinkoa neban; gaur egun, ama zanak beste gogoeta batzuk eragiten deust. Neretzat olerkia hasi egiten da, baina inoiz ez da amaitzen; momentu batean osotasun bat lez agertzen da, baina izaera irekia du. Olerkiak banaka beharraz gauzatzen diran legetxe, liburuan taldeka agertzeko kohesio lana sarritan itzela da. Olerki liburu bat gogoan badabilt osotasunean begiratzen deutsat, neure burua artaldea zaintzen dabilen artzain lez ikusten dot, azken batean olerkiek alkarrekaz bilatzen dabe edertasun oreka".
Benetan
gustora entzun neban Artze irratian; bizitasun handiz, apaltasunez
baikor agertu zan, saioa naturaltasunez ia errezitaldi bihurtu eban:
"Olerkiak txoriak lakoak dira, hegan ikasi behar dabe munduan
ibilteko, ez dira arranoak urbelak baino; justu-justu burua ur
gainetik atera arnasa hartzeko eta ostera be uretan hondoratzen dira,
hegazti izateari inoiz laga barik. Halan, olerkiak hondoratzen dira
irakurleen barnean, sentipenak edozein momentutan hegaldia jaso ahal
dabela, urbelak lez”. Nahiz eta jarraitzalerik ez izan, batez be
ondorengo olerkari gazteei bidea zabaltzeko, bere lehenengo bi
liburuak berak editau ebala esan eban; zalantzarik barik etengabeko
bilatze horretan aintzidari izan zala esan leiteke.
Bere berbetan: "Gizakiok geure osotasunean ez gara soilik gorputz eta arima, geure ingurua be bagara; horregatik berbizkunde egunean erlijioak geure inguruaz jasoko gaitu. Geugaz bat da geure ingurua, zelaiak, arbolak, auzoa, hiria, ibaiak, parkea, lanbroa, hondartza. Unibertso barruan gizona pieza bat da, eta atal bakoitzak dauka bere funtzioa, bere justifikazinoa. Errealitatea ez da zentzurik bako oreka, berezko armonia daukan osotasuna baino. Gu naturaren parte bat gara, baina hondar ale txikienak be justifikatutako izaera dauka. Beraz, bada gauzen metafisika bat izatean eta ez edukitzean zentzu daukana, eta gizonak horri erreparatu behar deutsa. Inoiz baino baliabide gehiago daukagu eta ongizate gizarte honetan ezin gara ase".
Artzeren berbak kontuan izan beharko gendukez, batez be gizaki guztiok sortzaile garala zioenean, sortze lanak eguneroko ibilbideari zentzua aurkitzen laguntzen deusku eta. Geure buru eta inguruagaz zoriontsu izaten ikasi behar dogu, pertsonari eta ez edukitzeari balio emanaz: "Zoriona edukitzea ez da nahikoa, zoriontsu izan egin behar da".
Bere berbetan: "Gizakiok geure osotasunean ez gara soilik gorputz eta arima, geure ingurua be bagara; horregatik berbizkunde egunean erlijioak geure inguruaz jasoko gaitu. Geugaz bat da geure ingurua, zelaiak, arbolak, auzoa, hiria, ibaiak, parkea, lanbroa, hondartza. Unibertso barruan gizona pieza bat da, eta atal bakoitzak dauka bere funtzioa, bere justifikazinoa. Errealitatea ez da zentzurik bako oreka, berezko armonia daukan osotasuna baino. Gu naturaren parte bat gara, baina hondar ale txikienak be justifikatutako izaera dauka. Beraz, bada gauzen metafisika bat izatean eta ez edukitzean zentzu daukana, eta gizonak horri erreparatu behar deutsa. Inoiz baino baliabide gehiago daukagu eta ongizate gizarte honetan ezin gara ase".
Artzeren berbak kontuan izan beharko gendukez, batez be gizaki guztiok sortzaile garala zioenean, sortze lanak eguneroko ibilbideari zentzua aurkitzen laguntzen deusku eta. Geure buru eta inguruagaz zoriontsu izaten ikasi behar dogu, pertsonari eta ez edukitzeari balio emanaz: "Zoriona edukitzea ez da nahikoa, zoriontsu izan egin behar da".
******************************************************
Graxi Solorzano-ren olerkia:
ESKER
ONEZ JOXAN ARTZE
Zenbat esker bihurtze
Ez duzu guganik hartze !
Zure hitzak xorroxtuaren
xorroxtuaz
Bilakatu dira artelan
paregabe
Zu izpirituaren
zizelkatzaile.
Etengabe,
egiaren bilari suharra
Samurtasunaren
itsasargi beilaria
Zure hitzek ixiltasunaren
ixiltasunaz
Zilatu dute
ezinhurbilduzko izatea
Izpirituaren lanaz
ttanttatuz malkozko irria.
Hoinbertze oihan eta
belardi zeharkatuz
Haize
xuriaren firfiran heldu zira kaiara
Xoriaren
hegalaldiaren hegalaldiaz
Zure
betiereko maitasun Iturria gurtzera
Oi!
Izpirituaren izarrartea!
Bihotz
bihotzez,
Ez
adiorik biziaren olerkari zabal.
******************************************************
Juan Kruz Igerabide-ren emaitza:
Isturitzetik Tolosan barru
Bazen Andoainen Isturitza izeneko baserria; haren
ondoan gelditzen zen Donostia-Tolosa trolebusa. Nik, artean gaztetxo
eta berde, Isturitza eta Tolosa identifikatu nituen Artzeren
liburuan; trolebusean irudikatu nuen Joxean Artze poema-liburu
abangoardista argindarraren kableetatik zintzilikatzen, erritmo
paralelo luzeko joan-etorrian, Isturitzatik Tolosara, Tolosatik
Isturitzara, eta segi.Ez zidan grazia handirik egin Iparraldeko
Isturitze ezagutzeak eta liburuaren erreferentziaguneak hankaz gora
jartzeak. Izan ere, barne-muinetan, burdin hautsez hauspoturiko
poesia-girotik egloga moduko batera pasarazi ninduen. Hala ere,
baneukan beste euskarri bat, Isturitze landatsu eta Toulouseko
desparadisua lotzen zituena, kontrajarpen bortitzez. Artean ere gaxte
eta berde izan ni.Akabo, ordea, nire herdoil-lilura: korten-altzairu
bihurtu. Ez da, ba, Tolosa Isturitzetik ez urrun dagoen auzo bat!
Orduan, Artean gazte, berde eta lotsagabe, uko egin nion Isturitzetik
Tolosan barru galtzeari.Orain, goroldiorantz zaharberdetzen ari naizen
honetan, zer, eta neure abiapuntuko “iradomen”ari eustea erabaki
dut. Ene barne-ibilbidean, Isturitzatik Tolosara joan-etorrian nabil,
trolebusaren argindar-harietan txoriak txioka, herdoil-kozkorrak
tximistaka, eta Artzeren in memorian
biboteak amultsu haietatik zintzilik.
******************************************************
''Hatsaren Poesia" Egunean
Amotz-Larraldean 02/04/2017
Gure azken urteetako blogeak: