''HATSA''ren BILTZAR NAGUSIA-2017


1. Hatsa Elkartearen filosofiaz bi hitz
2. Hatsa Elkartearen historia laburra
3. Bertaratu ez zirenen zenbait aipamen eta iritzi.
4 Hatsaren Poesiaren oraiko buruzagiaren bi iritzi.
5. Ainara Maia-k, biltzarraz egin bilduma
6)Hatsaren Poesia '',etorkizunean ere antzina egiteko erabakia eta onarpena.
7)Hatsaren Poesia 1999-2017- … partehartzaile heldu guztien izenak (332) + Eskolak (26)

1

Hatsa Elkartearen filosofiaz bi hitz

Hatsa“ elkartearentzat,
lehen oinarria finkatzen da: hatsa hartze, bizidun guziek egiten dugun egintza fisiologiko beharrezkoaren etsenpluan. Hatsa hartzen dugularik , denena den airetik dugu oxigenoa iresten, eta nahi hala ez, berriz denena den aireari itzultzen...Hartu airea itzultzean , nor berak bere barneko zerbait, ihintz fin bat , bustidura ezkutu bat ezpazioari uzten du, hau da: hatsaren bustia . Berdin, Euskal gizarte osoarenak diren hitz, sentimen, pentsaerak ditugu geuretzat hartzen eta hatsaren bustia bezala, poesia eta geure berezitasun suertedun zerbaitekin gizarteari oxala berriz ordaintzen !

Bigarren oinarria ,: “ idazleak ,bere idatzien tokia nunbait behar du aurkitu”. Olerki idazle nor berak badu zerbait bere barnetik azaltzeko. Ez dira guretzat formulazio “egokiak” garantzitsuenak, baizik, idazlearen tripako minak, bere burutazioak eta bizian sakonki sentitzen dituenak. Horra zergatik , nahiko ginuken ,olerki idazle norberak, ( nor nahi izan eta ere, amona, aitona, umetxo, heldu , pertsona ezagutua edo ez ezagutua , aditua edo ez) , urtero agertzen dugun ‘’Hatsaren Poesia’’ olerki bildumaren barnean tokitxo bat, bere sormenaren azaltzeko ,aurkitu dezan.
'
3garren oinarria.
Olerkaria, dohainik idazten duen sorkuntzalaria da, Hatsa elkartea ez da diruaren dinamikan sartzen, Nahiz, ahal bezain bat Olerkarien idazlanak argitaratu, ez da ‚‘‘Komerziala‘‘.. .bere ahalen arabera egiten du ..( Mila Euro eskuratu , Mila Euroren liburu argitaratu !) Liburuen gehiengoa, dohainik banatzen du edo, gostatu prezioan, saltzen,

2
.''Hatsa'' Elkartearen historia laburra
''Hatsa Elkartea'' Senperen sortu zen 1989 urtean 
  Hastapenean, bere  helburua (Frantsesez) hau zaukan  "Poesiaren munduan ,  artistiko espresioaren bitartez norberak bere buruaren ezagutzea  " Horrela Edergintza eta Olerki idatzien erakusketak bultzatu zituen 10 urtez, Kanbo, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Sara, Bidarte, Haltsu, Senpere herrietan, aldi oroz, eskualdeko artista askoren sorlanak bilduz. 
1997ean  beste sail bat, lehenik bi egunez eta gero 8 egunez , hasi zuen “Art en branche/Ostopeko artea deitua ,Urdazuri ibaiako artista guzieri idekia. Hunek, 2015a arte iraun zuen . 
1999 urteanikusiz, Euskarak, Poetika  munduan, zoin funts haundia duen, eta, denbora berean, bere baztertze eta galtze dramatikoa, elkartearen ardura osoa, euskaraz espresatzen den Olerkigintzari, ematea erabaki zuen 
                Lehen Hatsaren Posia eguna  ospatu zen Oxtikenean , Senperen, 1999 ko Martxoaren  21ean, Udaberria egunean. Hor 40 bat Olerkariek aurkeztu zuten  Hatsaren Poesia 1999  deitu olerki bilduma eta bazkari bat elgarrekin egin. Hor ziren olerkariek, bat bederazka, irakurtu zituzten beren olerkiak, eta, asko harreman pertsonal sortu ziren.
  Geroztik, 19 urtez segidan , Hatsa elkartearentzat, Apirilaren lehen igandea , ohidura bat bezala bihurtu da, Poesiaren besta bat ospatzeko, bai ,olerki bilduma bat, ahal bezain bat olerkarien idatziekin, aurkezteko. Aurtengo liburuan, 2017ean , 114 Olerki idazleek parte hartu dute bat bederazka, eta, 150 idazle gaztetxoek taldeka)
2002 urtean  sail berri bat, Oñatin, hasi zuen , Ikastetxeetako  gaztetxoen baitan., olerkigintza bultzatu nahian .Geroztik, Hatsa elkarteak, ikasletxoen idatziekin  7 urtez  bilduma bat agertarazi zuen . Parte hartzaleetan ziren:  Oñatiko  » Elkar Hezi «, Tolosako, «  Laskorain  », « Orixe »,, eta  «Hirukide «  Ikastetxeak , Iruñako « Biurdana » eta « Jaso » , bai eta Baionako « Bernat Etxepare  « ikastetxeak    
2003 Urtean  Buruilean, « ' Maiatz «'  elkartearekin batera, Senpere Oxtikenean, « Poesia abartxoetan » ekitaldi poetikoa  bultzatu zuen.  Hor parte hartu zuten: Daniela Albizu .Piarres Aintziart, Eneriz Abruza eta Zirrara taldea, Mikel Asurmendi,Gerardo Markuleta, Maripi Solbes , Gabriel Korta Rekarte, Iñaki Basterrika PakuGitariztarekin,Auxtin Zamora,Luzien Etxezaharreta, Pantxix Bidart,Koldo Ameztoi, bai eta Mikelazuloko antzerkilariek , 'Eskubiko  pareta    ‘ errezitaldiarekin       (Javi Barandiaran,Urtzi Urkizu, Asier Sarasola, Idoia Beratarbide-Oier Guillan)                                           
2005 Urtean Maite ditugun olerkariakbeste sail berri bat ere hasi  zuen, urteetaan zehar, Olerkari bat gomitatuz  eta honekin , oinezko ibilalditxo bat , eta bazkari bat  egin ondoren, olerki ekitaldi poetiko bat aurkeztuz.Orai arte parte hartu dutenak izan dira: Anduetza Agurtzane, Joseba Aukerenena,Bastarrika Iñaki, Paxkal Bourgoin Gilles Rivièrekin, EuskAlema taldeko kideak , Galarraga Juan Manuel Mikel Ibargurenekin, Galdos Josu eta Jon, Goitia Koldo, Gomez Itziar, Guillan Oier eta Idoia Beratarbide, Idazleen Eskolako kideak, Jimenez Maia Josu eta Ramos Maite, Jorajuria Peio, Maia-Uros Ainara, Makuso Juan Ramon  eta Iňaki Albero , Mikelazuloko antzerkilariak, Lopez-Mugartza Juankar eta  Alvaro Mundiñano  Andres Garmendiarekin, Oronoz Belen, Salamero Andoni, Sarasola Juanma, Xabier Soubelet, Toledo Maite,Telleria Jonerekin,  Urkizu Urtzi Urko Menaiarekin,Valois Carmen, Zelaieta Edu eta Beñardo Goietxe , Zendoia Josemari,  Zigor,  Zubeldia Koldo, Maddi Zubeldia
2008 urtea geroztik  Hatsaren Poesia ren egunaren bestak,Senpereko Oxtikenean iragaiten zirenak , Amotz- Larraldean egituratzen ditu , "Hats-Arte" eta ''Ostopeko artea'' ren erakusketak, bai beste asko olerki ekitaldi eta ekintza kulturalak ere
2008 urtea geroztik ere, Hatsa elkarteak bere bildumetan hartu idazleen pasarte batzuekin sortzen du ,urtero ,bideo poetiko bat 
''Lastozko ihes gunea ''(Auxtin Zamora)(2008)
Hatsaren olerki bustiak 2010 (Argazkiak Auxtin Zamora)2009
Hatsaren olerki bustiak 2011 (Argazkiak :David Tijero Osario)
Oroitzapen analogikoak 2012 (Argazkiak: Allende Arnaiz)
Hatsaren olerki bustiak 2013 (Argazkiak: idazleenak)
Hatsaren olerki bustiak 2014(Argazkiak : Auxtin Zamora eta Idazleenak)
Hatsaren olerki bustiak 2015(Argazkiak Auxtin Zamora eta Agurtzane Anduetza )
Hatsaren olerki bustiak(2016 Argazkiak Auxtin Zamora eta Josemari Zendoia)
2011 urtea geroztik  Hatsa elkarteak bultzatu du ere ekimen berezi bat Internetaren
bitartez, deitua 'Olerkarien eguna' **** . Olerkiak ,nun nahi,publikoki euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonorrek, hor hartu dezake parte. Helburua  da, Euskal Herrian, edo, edozoin tokitan ere, ahalik eta leku gehienetan, errezitaldiak egitea ,Apiriletik Uztaila artean . Izan olerki idazle edo olerkizale, norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat edo bere etxeko gela bat hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko. Eta , hori , nahi duen modura:  irakurriz, abestuz, antzeztuz eta abar....
Ekimenean parte hartzeko,eta lotura bat denon artean egiteko, nun eta ze ordutan eginen diren agerraldi poetikoen  datoak  Hatsa-koei Internetez  helbide honetara bidali behar litezke :olerkibilduma@sfr.frg
 
Beste ekintzetan  aipatu dezakegu
1)        Haurrekin, Hatsa elkarteak bultzatu Poesia tailer labur batzu : Senperen, Igantzin , Kanbon, Lartzabalen, Ziburun ,Donibane Lohizunen, Azkainen Uztaritzen, Baionan, Hendaian , Etxalarren,Oñatin, Arrantzan Amorebieta-Etxanon
2) Berriozar hirian '4urtez  egituratu Hatsaren poesiaren eguna 
3)        Arte erakusketak,
2016an Ikusiz 'Hatsaren Poesia'' urteroko olerki liburuan, parte hartzen dutenen artean, asko artista bazirela.... (izan...: margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari, antzerkilari. eta abar) ....Hatsa elkarteak , bere kideekin , talde-animazio-erakusketa bat , deitua ''Hats-Arte'', egituratu zuen 2016 an bai eta aurten ere 2017ean .'Hona hemen Hats-Arte'-n , iaz, eta ,aurten, Parte hartu dutenen izenak:Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi Andueza, Josu Aurkerenena, Iñaki Bastarrika, Pierre Bastres, Idoia Beratarbide, Paxkal Bourgoin, Mikel Dalbret, Pantxo Etxeberre, Ixabel Etxeberria, Juan-Manuel Galarraga, Jon Galdos , Josu Galdos, Asun Gereko-Zela,Itziar Gomez, Ennio Castella-Andueza ,Gustavo Castella, Koldo Goitia, Imanol Irigoien, Joan Mari Irigoien, Manue Iturrioz, Josu Jimenez-Maia, Gabriel Korta-Rekarte, Jokin Lasa, Eukene Lizeaga-Tamayo, Ainara Maia-Uros, Mattin Martiarena, Elizabeth Mackling, Juankar Mugartza, Alvaro Mundiñano-Gartziandia, Maite Ramos-Fernandez,Gilles Rivière, Miquel Saumell, Salamero Andoni, Xabier Soubelet, Pruden Sudupe, Maite Toledo, Eric Traonmilin, Txantxangorri, Carmen Valois, Auxtin Zamora, JoseMari Zendoia, Maddi Zubeldia, Mikel Zelestino, Xabier Zelestino
4)        Zonbait urtez ,hastapenean, Hatsa elkarteak , Lapurdi osoan  edozoin publikoari  idekiak  ziren  80 bat oinezko ibilaldi desberdin antolatu zituen, ere

**** Gure aurtengo Blogea: http://olerkarieneguna7.blogspot.fr/

3. 
Bertaratu ez zirenen zenbait aipamen eta iritzi.
Erantzun dutenak:
Aurelia Arkotxa, Antton Kazabon, Puri Zugazti ,Bego Zestau,Marisa Arruabarrena; Migel Gonzalez, Jose Angel Irigaray, Inaki Bastarrika, Jose Luis Otamendi, Luzien Etxezaharreta, Josu Jimenez, Ainara Maia, Gorka Zabaleta,Juankar Mugartza, Eric Traonmilin, Txantxangorri,Eukene Lizeaga
Oier Guillan, Joseba Tobar !Zigor,Ema Zestau

Pasarte batzu

ni ez naiz inor zuri esateko zer egin behar duzun. Baina ausartuko nintzateke esatera atseden luze bat merezi duzula. Lasai hartu eta gozatu bizitzaz, familiaz eta naturaz..., eta noski, poesiaz
Joseba Tobar

Adinak ez du parkatzen eta gauza hauetan gazteek eskua eta besoa sartzea komenigarria dela esango nuke. Urtero ateratzen jarraitzeko asmoarekin jarraitzea ere oso interesgarria iruditzen zait, gauza hauek uzten joaten bagara, denbora gutxi barru desagertuko lirateke eta etorkizunerako hori, geure kaxari iltzeak sartzea izango da. Gure gaztetxoek ez dute beste esparrurik ezagutuko eta olerki mundua baztertuta geratuko da.
Niri neuri ere adina aurrera zihoazt, eta gero eta zailago egiten zait hara ta hona ibiltzea, baina hartzen den erabakia hartzen dela, apalez onartuko dut
Puri Zugasti

ziur aski, ez naiz Larraldera bertaratuko, baina kontatu nirekin hartzen duzuen edozein erabakitarako. Ni lanerako prest!!
Marisa Arruabarrena


erreleboa behar genuke. Zu oraindik laguntzaile aparta izan zintezke, baina alboan arduradun nagusi bat behar zenuke. 23an kanpoan gara eta ezin gara horra hurbildu. Horregatik idazten dizut. Berriz ere eskerrak eman beharko, 2018koa ere zure gain hartu duzulako.
Espero dut, zu laguntzaile izanik, zure inguruko poesiazaleren batek aurkeztuko duela bere burua ardura horretan lan egiteko. 
Antton Kazabon

Adinak ezbeharrak
denontzat baditu,
baina HATSAren hatsen
egia aditu.
Hainbat urtetan zara
maiteki aritu,
Euskal Herriak nola
nahi beste saritu…?
Ahantz Ezin Izena
dizu oparitu!

Jexux Mendizabal

lekukoa pasatzeko denbora heldua denez, ene opinionea emanen dautzut :
1. HATSAren buruzagitza Iparraldeko norbaitek hartu beharko luke, eta hori printzipioz;
2. HATSAren historian hastapeneko garaietarik present den norbaitek luke hartu behar : lekukoa hartzean memoria ere hor izan dadin; 
3. HATSAren buruzagitzak Senpereri edo Senpere/Azkaineri lotua beharko luke, eskualde horretan ukanez poesiari dedikatua izanen den leku bat, adibidez : Auxtin hau baita ere zure lanaren laudoriatzeko molde bat eta zure ondoriotasuna memoria batean kokatzeko molde bat
Aurelia Arkotxa

Hatsari buruzko kenka deitoragarria zaut, baina, zintzo izanik, ni ez naiz nehor deus errateko, ez baitut, ondikotz, parte hartu garatu duzu(e)n dinamika poetikoan.
Eian larunbatean jende gehiago hurbiltzen den Larraldeara; ontsalaz, aski borondaterik biduko da 'Hatsa eguna'-ren antolatzeko, urtean behin bederen. Domaia baitateke jorratu bidea eta metatu ondarea gauetik biharamunerat desagertzea.
Jose Anjel Irigaray 

Oinarriko galdera da niretzat jakitea HATSA egitasmoarekin jendeak jarraitu nahi duen ala ez eta noraino gaude prest lana egiteko. Baiezkoa balitz, zenbatek hartuko lukete/genuke parte? Nahikoa izango litzateke? Larraldean jarraituko genuke egitasmoarekin?
Carmen Valois

Aurrerantzean, neuri dagokidanez, egin dezakedana, urtero bezala olerkia bidaltzea da, eta nahi bada marrazki batzuk, liburuan ateratzeko edo hortik kanpo. Eta ondo banaiz, ekitaldiren batean parte hartzea, irakurtzen eta abar.
Gainerako lanetarako ez naiz ausartzen, zeren neure egunerokoekin aski baitut.  Albotik laguntzatxo bat egin dezaket, tarteka, halere.
Bilkurara joaterik ez dut izanen eta beraz erabakitzen duzuenarekin konforme izanen naiz
inaki Bastarrika

Espero dut bilkura emankorra egitea proiektuaren etorkizunaz.
Edu Zelaieta

Erabakiarekin asmatzea opa dizuet
Jose Luis Otamendi

baina okurrituz gero guk laguntzeko moduko zerbait, esan beldurrik gabe
Oier Guillan

4

''Hatsa'' elkartearen ,oraiko buruzagiaren, bi iritzi.

Lehena:
Iduritzen zait, etorkizunean ere,
urteroko ‘’Hatsaren Poesia’’ olerki bilduma formula berean atxiki beharko litaikela, erran nahi baitu,orai bezala, olerki idazle guzieri idekia .
Behar balitz, liburua zatituki agertu litaike,beste olerki liburu batzuekin(Eskualdeka, eskolaka....) , bainan ‘Hatsaren Poesia’’lema atxikiz

Bigarrena,
Hatsa elkartearekin 20 urtez ereman dutan bideak erakutsi dit, talde batek helburu bat finkatua duelarik, erdiko zutabe bat behar duela bere eraikidura osoa mantentzeko.
Beraz, pentsatzen dut ,etorkizunarentzat, ongi litaikela, elkartearen erabileraz osoki arduratuko litaiken norbaiten aukeratzea. Bi, hiru edo hameka zutabek ,beren burua proposatzen badute hobe.....Bakotxak bere aldian arduratze nagusia hartuko luke, eta indarrak aldi oroz erreberrituko litezke.
Beraz, neretzat, iduritzen zait ontsa litaikela ,demagun bi urtez, arduradun batek bere espaldetan helkartearen zama hartu dezan ,eta, hirugarren urte batez , nahitiar litaiken , arduradun-zutabe berri bat ,trebatu dezan .
Auxtin

5
Ainara Maiak, biltzarraz, egin bilduma.

BILERA-ren AKTA

Eguna: 2017ko buruilaren 23a
Ordua: 10:00-12:00
Tokia: Larraldea sutondoa, Amotz-Senpere (Lapurdi)
Bertaratuak
- Kepa Akixo “Zigor” eskultorea eta olerkaria
- Eukene Lizeaga olerkaria
- Eric Traonmilin olerkaria
- Juankar Lopez Mugartza olerkaria
- Josu Jimenez Maia olerkaria
- Maialen Etxegoin olerkaria
- Gorka Zabaleta olerkaria eta musikaria
- Ima Zestau olerkaria
- Auxtin Zamora olerkaria eta buruzagia
- AINARA MAYA URROZ olerkaria eta idazkaria
1. Egoeraren azalpena: helburuak, jarraibideak, zer eginda orain arte.
- Itziar Gomez Sarasolaren iritzia, Ainara Mayaren bitartez: bi urtetik behin ardura hartzea.
- Luzien Etxezarreta: iparraldeko jende guti, 60 urtetik beherakoak. Azken 30 urteko bilakaera horixe izan da. Bakoitzak bere alde ari dira eta ez denak batera.
- Juankar L. Mugartza: oso kritiko elitismoarekin. Hatsaren buruzagitza iparraldeko norbait, eta hori Auxtin bera, elkartearen 'alma mater'ra. Hatsaren zutabea talde-lana behar luke (bi urtetik behin). Buruzagitza da irudia, eta oso arriskutsua bereziki hori hegoaldekoen esku uzten balitz. Zein lan diren egin behar ....zehaztu eta idatzi beharra.
- Eukene Lizeaga: Trantsizioa bat behar da “irakasteko” azpiegitura guztia.
- Auxtin Zamora: Hatsaren Poesiaren filosofia ASKATASUNA da, nor berak bere libertate osoan idaztea,berdin egituraren barnean parte hartuz eta nahi badu olerki talde-tailer batzu animatuz. Gero beste lan teknikoak daude, hala nola administrazio-lanak, maketazioa, Hatsaren Poesiaren eguna, Hats-Arte...…
- Luzien Etxezarreta: elitismoa vs kultura independentea irabazi asmorik gabekoa, ez profesionala.
- Kepa Akixo: Ekimen hau hegoaldekoen esku zuten bada, desegingo da. Desio berak ez ditugu iparraldekoek eta hegoaldekoek. Hemen ez bada, ez da inon. Zuberoan manexak dira kanpotarrak. Taldea antolatu behar da hemengo jendearekin.
- Luzien Etxezarreta: “Maiatz” profesionalizatu nahi izan da. Mixel Thikoipek Amikuzeko eskuaran idatzi du, eta ELKARren horregatik ez zioten onartu. Ipar Euskal Herrian oraindik oso garrantzitsua da euskalkia erabiltzea, irakurleak ukaiteko. Profesionaltasunaren arriskuak dira, gaur egungo gizarteak ez baitu ulertzen merkatu-zirkuituetatik kanporatzea. Iparraldean, Senperen, beharko litzateke eta Euskal Herri osoan HATSAREN POESIA marka ezagutzen dute, eta marka horren zutabe edo erreferentzia geografikoa Senpere. MAIATZen erreferentzia geografikoa Baiona den bezala.
- Ima Zestau: HATSAren bi printzipio honakoak dira:
1. MAITASUNA (harreman naturala)
2. ASKATASUNA
Lanerako prest dago, eta bere hiztegitik kendua du “iparraldea” eta “hegoaldea”. Erreferentzia Larraldea eta zutabea poesia euskaraz (e)maite(n) duen jendea.
- Eukene Lizeaga: koordinazioa garrantzitsua da (bloga, facebook, twitter…)
- Gorka Zabaleta: domeinua erosi beharko litzateke HATSARENPOESIA.COM
- Josu Jimenez Maia: mugaz gaindiko ekimen hau mantendu. Hatsaren sua eta arima Auxtin. 2018 trantsizio-urtea eta biurteko ardura hartu (zutabea). Urteko plangintza bat egin irailean urtero (hitzorduak: Durango, Hatsaren eguna, Hatsarte…). BERRIAko Andoni Egañaren artikuluan komunikazio-arduradunaren garrantzia.
- Kepa Akixo: ez dago ados horrekin. Garrantzitsuena da egiten dena ONGI egitea. Garrantzitsuena EGITEA da. Produktu txarra bada ere, komunikazio onaren bidez zabaltzea ez da ona, ez da bide ona hori.
- Juankar: gauza praktikoa: zutabea hemengoa ez bada, administrazio-lanak egiteko frantsesa behar da eta ni horretan hankamotz.
- Kepa: antolatzeko modu desberdina dugu bestaldekoek eta alde honetakoek. LEKUA da garrantzia duena.
- Juankar: jende guztiari utzi zaio idazten, hori da HATSAREN POESIAren altxorra. Buruzagia Auxtin, eta zutabea…
- Auxtin: beharrezkoa da sortzea. Barrika Senpere, baina ardoa euskal herri osoa. 2018koa Auxtinen esku eta jada zutabe bat aukeratu behar da.
- Eukene: nortasuna alde batera, HATSAren bihotz ona.
- Auxtin: aitzin-zutabea: NOR DAGO PREST ZUTABE IZATEKO?
- Eric: lan-fitxa bat zereginak definitzeko.
- Luzien: arima Auxtin.
- Juankar: nork nahi eta ahal duen?

 2. Eta hemendik aitzina, zer?
- Auxtin: oraikotasunak du garrantzia, eta, beharbada, gaur hemen garenek erabaki genezake.bi urtetik behin, zutabe-aldaketa baten egitea 
 .Adostasun bat agertu zen eta 'zutabe' izateko izenak ere agertu ziren :
AINARA MAYA URROZ
JUANKAR LOPEZ MUGARTZA
MAIALEN ETXEGOIN
IMA ZESTAU
GORKA ZABALETA
JOSU JIMENEZ MAIA

Besterik:
- Kepa Akixok baimena eskatu du HATSAREN POESIA talde osoari ea Biarritzen egingo duen margo eta eskultura erakusketaren izenburu HATSAREN POESIA jar dezakeen, azalpen batekin. Bertaratutakoek ongi iritzi diogu, eta agian iruditzen zaigu HATSAREN POESIA marka eta filosofia zabaltzeko modu ona dela.
- Gorka Zabaletak oinordetza-testigantza horiek gordetzea eta prozeduraren zedarritzea proposatzen du, Auxtinek esandakoa idatziz ematea, geroko lanerako. Eta berehala bere kantu bat gitarraz jo zigun: https://www.youtube.com/watch?v=RFyyQw0Ub10

 6
Geroari so !

''Hatsaren Poesia '', aurrera eramateko  erabakia eta onarpena  nabarmena izan da.
Beraz; labur bilduz, : gehiengoak nahi izan du :
 1)'Hatsa' elkarteak, Iparraldean ,eta, batez ere ,Senperen, bere egoitza soziala,atxiki dezan . 
2)Bi urtetarik ,'zutabe' berri bat aukeratua izan dadin.(Honek beste 3garren urte bat ere jarraitu beharko luke, bere segidakoari,  elkartearen erabilera erakusteko.
3)Datoren urtean, Auxtinek oraino bere ardura atxikiko  du ,eta gero,2019 urtean,  bi urterentzat,''zutabe'' nagusia ,eta oraino, beste 3garren urte batez, 'zutabe' laguntzale bezala, Ainara Maia-Uros ukanen dugu. 



7

Hatsaren Poesia 1999-2017- … parte hartzale heldu guzien izenak (332) +Eskolak (26

Hatsaren Poesia -1999-2017 -
Parte hartzale guzien izenak(332)
+
Eskolak(26)

Abruza Eneritz
Agirre Ixiar
Agur-Meabe Miren
Ahamendaburu Jakes
Aiastui Jon
Aintziart Piarres
Aire Henriette
Aizpurdiko ganix
Akixo Kepa Zigor
Albizu Daniela
Alcalde Berta
Almeida Naiara
Alonso Leire
Alvaro Arago Ruano
Ama Guadalupe
Amadoz Ongay Bingen
Amestoy Koldo
Amilibia Salgado Amaia
Andoaingo Leizaran Institutoa
Andredena Maria Eskola Azkaine
Anduetza Agurtzane
Anduetza Maddi
Andueza Cantella Ennio
Anselmi Luigi
Ants Jakes
Apalategi Ur
Apaolaza Eneko
Apaolaza Juan Mari
Aranburu Zumeta Jon
Arandia Odon
Aranguren Olivier
Aranguren Azkarate Gorka
Arano Jon

Arantzako Eskola
Aranzeta Amaia
Arizti Urtuzaga Pako
Arkotxa Aurelia
Arregi Rikardo
Arretxea Kolegioa Senpere
Arrieta J Auxtin
Arrieta Yolanda
Arrozpide Iratxe
Arruabarrena Gaztañazpi Libe
Arruabarrena Marisa
Artze Joxan
Arzac Elorri
Asurmendi Mikel
Aukerenena Etxahun
Aurkerenena Arbelaiz
Aurkerenena Joseba
Azkaineko Ikastola
Azkarate Gorka
Azkona Josetxo
Azkune Mendia Iñaki
Azpeitia Julen
Azpitarte Xabier
Babiano Mikel
Balanzategi Ainara
Balentzia Tirapu Joakin
Balentziaga Izagirre Mikel
Barroso Odei
Barroso Orhi
Bastarrika Iñaki
Basurco Marie José
Beloki Oihana
Benas Oscar
Beratarbide Idoia
Bergara Manex
Bergara Xabaltx
Bern Etxepar Lizeoa
Berriozarreko Institutoa
Bidaurreta Jeanine
Biscarry Thierry
Blasco Amaiur-B
Borda Itxaro
Bordagaray Alexandre
Bordagaray Jojo
Bordaxar Joane
Bourgoin Paxkal
Braillon Jean Marie
Bravo Iñaki
Caamano Culubret Neus
Cano Harkaitz
Casenave Jon
Casenave-Harrigile Junes
Chohobigarat Elena
Daguerre Oihana
Daguerre Nekane
Davant Jean Louis
De Goñi Iosune
De Mata Adriano
De Sosa Itxaso
Dicharry Eric
Donibaneko Ikastola
Duclerq Amaia
Dupoy Marylu
Egana Arrete
Egiazabal Leonat
Egiguren Azkune Ekiñe
Eguzkitza Andolin
Elgeiro Marisa
Elizondo Xabier
Epalza maialen
Epelde Imanol
Erasun Urzelaieta Arantxa
Errobi kolegioa Kanbo
Errotabehere Maddalen
Escartin Nacho
Esponde Agnes
Estankon Igor
Esteban Karmen
Etxabe Nagore
Etxalarko Eskola
Etxamendi Eñaut
Etxekopar M ixel
Etxezaharreta Luzien
Ezkia Ikastola Hazparne
Ezkiaga Lasa Patxi
Fer-Iturralde Oier
Fernandez Iker
Frutos Usoa
Gabilondo Miren
Galarraga Aritz
Galarreta Xabier
Galdos Jon
Galdos Josu
Galleras Maider
Galsuzta Elena
Garcia Garai
Garmendia Gomez Malen
Garrido Arantxa
Gartziarena Mikel
Garzia Etxandi Angel
Gezuraga Ander
Gilzu Luixa
Goietxe Laurnagarai Beñardo
Goikoetxea Jule
Goirizelai Gonzalez Kristina
Goitia Koldo
Gomez Itziar
Goñi Dominika
Goñi Mathieu
Gonzalez durana Rikardo
Gonzalez Migel
Gorrotxategi Aritz
Guillan Oier
Haltsuko MauriceHarriet Eskola
Hendaiako ikastola
Hennebutte Amaia
Herrarte Nerea
Hervada Iñaki
Hirigoien Arantxa
Hormaetxe Hilario
Ibaibarriaga Imanol
Ibanez Ainhoa
Ibarguren Mikel
Ibarluzea Miren
Ibarzabal Nerea
Ibisate Garcia Naiara
Ibisate Martin Danel
Idirin Maite
Igantziko Eskola
Igartua Bengoa Karmele
Igerabide Juan-Kruz
Iguiniz Santiago Ainhoa
Ihitza-Saintz Urtzi
Indaburu Kattalin
Indo Paxkal
Irastortza Tere
Irastorza Extefana
Irastorza Adin Ekaitza
Iratzeder Xabier
Iratzoki Seb
Irazoki Dani
Irigaray Jose Angel
Irigoien Joan Mari
Irigoien Imanol
Irigoien Jokin
Irigoyen Almandoz Klemen
Irisarri Egia Estitxu
Irosbehere Andde
Irurtzun Lopez Garoa
Ithurriague Elisa
Itsasuko San Jos Eskola
Iturbe Gonzalez De audikana Isabel
Iturbide Amaia
Iturbide Fernandez Oier
Iturbide Mendinueta
Iturriari Andoni
Iturrioz Andoni
Itzaina Xabier
Izkierdo Fertxu
Jandula Gomez Olaia
Jaso Ikastola(carpe diem
Jauregi Enaut
Jimenez Goio
Jimenez Maia Josu
Jorajuria Peio

Kazabon Amigorrena Antton
Kolera Goni Joseba
Korta-Rekarte Gabriel
Lafond Karlos
Lanatua Manex
Larrea Eskola Amorebieta
Larretxea Hasier
Lasa Ainara
Lasa Alegria Amaia
Lasa Gorka Gorka
Lasa Jokin
Lasa-Agirrezabal Xabier
Lasarte Usurbil Institut
Lertxundi Panedero Junk
Lissar Mayani
Lizeaga Tamayo Eukene
Lopez Mugartza Juan Kar
Lopez Riaño Idoia
Lorente Aitor
Macklin Elizabeth
Madariaga J.Jamon
Maia-UrrozAinara
Maisonneuve Jean Henri
Makuso Juan Ramon
Malagon Ana
Manex Erdozaintzi Koleg
Marin Edurne
Markuleta Gerardo
Martinez Hibai
Martinez Iturria Alexander

Maya Xabat
Mazorra Daniel
Mendiburu Leire
Mendizabal Alex
Mendizabal Elorri
Mendizabal Helene
Mendizabal Iker
Mendizabal Jexux
Miarritzeko Mediateko Idazleen Eskola
Mikelazulo
Minaberry Marijane
Miner Jon
Monje Aitor
Moreno Deiane
Mugika-Urdangarin L.Mari
Mujika Ainhoa
Mujika Itziar
Murua Xumai
Mutiozabal Aritz
Noblia Odon
Nunez Joana
Odriozola Sustaeta Inaki
Olaeta J.Karlos
Olanos Beltzane
Olaso Bengoa Xabier
Olaziregi Olhain
Orkolaga Aintzane
Oronoz Belen
Osta Jimenez Iosu
Otamendi J Luis
Otamendi Aitor
Otxoteko Pello
Padron Plazaola J.L
Pardo Perez Rakel
Pascua Xabi
Peillen Karikaburu Txomin
Perez Aitor
Piarres Larzabal Kolegioa
Rabanal Teresa
Rekalt Ttittika
Rekondo Hasier
Renteria Aitziber
Rezabal Xabier
Rodriguez Etxabide Mattane
Rodriguez Fito
Rodriguez Janire
Roncales Edurne
Roque Eguzkitza Iñigo
Royo Ines
Salamero Andoni
Samacoitz Coral
San Josep Eskola Senpere
San Martin Erice Amaia
Sanchez Naiara
Sanduzelai Eskola
Santestebab Abbat
Santesteban Arantza
Santisteban Karlos
Saralegi Joana
Saraluki Xabier
Sarasola Asier
Sarasola Murgia Juanma
Saumell Mikel
Sein Maiana
Seminario Jon
Senpereko eskola publikoa
Sestorain Jose Mari
Setien Gorka
Solbes Maripi
Solorzano Graxi
Sotez Itoiz Amaia
Soubelet Xabier
Soudre J.Pier
Strubell Xabi
Suarez Castillo
Susperregi Inigo
Taberna Mikel
Tambourin Marikita
Telleria Jone
Telletxea Javier
Thamer Birawi
Thicoipe Mixel
Tijero Osorio
Tobar Arbulu Joseba
Toledo Saralegi Maite
Torres Amaia
Traonmilin Eric
Txantxangorri
Ubera Ander
Ugarte Zubia Arantzazu
Unanue -Arruaba Goiuri
Uribe Kirmen
Urizar Eneko
Urkia Inza Maite
Urkizu Urtzi
Urreta
Usandizaga Miren
Valencia Josiane
Valois Carmen
Vitas Ixone
Yanci Maria
Yrigoien Klemen
Zabala Artetxe Juan Luis
Zabala Garagarza Edu
Zabala Telleria Leire
Zabaleta Gorka
Zabalza Xabier
Zaldua Amaia
Zaldua Eli
Zaldua Iker
Zaldubi Ikastola Senpere
Zamora Auxtin
Zapirain Xanti
Zarategi Mikel
Zelaieta Anta Edu
Zelestino Maite
Zendoia Josemari
Zestau Ima
Zestau Maksim
Zeztau Bego
Zubeldia Iñaki
Zubeldia Koldo
Zubeldia Maddi
ZubiriaAmaia
Zugarramurdi Maria Angeles
Zugasti Puri
Zumaiako Institutoa
Zumeta Mikel