Muxuak-Ainara Maia-Aipamen bat
Martxoaren 22 an Iruneko Oiasso Museoan, Ainara Maia-Uros-ek, Mattin Martiarena artista anizkoitzaren laguntzarekin, parentesis berezi batean sartu gaitu. Hunkigarriki , egiazki bizitzen dituen amodiozko daldarez beterik, bere ezpain sentiberatuetarik, atrebentziazko muxu pertsonalak, atera zizkigun, gu ere, noski ,bihozti bilakatu gaitezen ! Ezpainak eta sentimenak ere Ainaren muxueri lotu zituen , Mattinek, muxu-kitarra edo ginbardaren ikarak bihotzaren arabera erabiliz bai eta bere akuarelak ezpain lorez bilakaraziz ''Pentsatzeari uztea eta sentitzea'' Ainara eta Mattinen lema ez ote da azkenean, muxu emaitearen funtsa ?
Auxtin
IRUNEN MARTXOAREN 22AN