Senpereko Ikastolan: Olerkarien eguna


 ''Gauak eta izarrak''

Senpereko Zaldubi Ikastolako haurrekin  Ekainaren 22an ,
uda hastapen eta jondoni gauaren artean, ''Gauak eta izarrak ''
bisitatu ditugu. Harrigarria da zonbat izar mota  aurkitu ditugun  zeruan:
potoloak, ponpoxak, kokinak, goxokizkoak, pinpilina modukoak, kolore guzietakoak,
mugikorrak, jostakinak, munduaren itzulia egiten dutenak, iheskorrak, erreginen  parekoak, xintxoak, dantzariak, bihotzen formakoak, misteriotsuak, isil isilak, zaintzaileak...........
''Baina noiz geldituko dira dir-dir egitetik ? Behar bada gaur, behar bada bihar, behar bada inoiz....?''
Senpereko Zaldubi ikastolako haurren 
oiartzunlari:
      Auxtin 




Senpereko ''Zaldubi'' ikastolako 4 eta 5 garrenekoak, Auxtin eta Beronika-rekin