"Hats Arte"-ren lehen ekimena ( Bildumatxo bat)
"Hats Arte"-ren lehen ekimena ,joan zaigu
,etorri bezala, alaiki eta harreman maitagarriz beterik.
'Lehenik, ''Hatsaren olerki bustiak
2017"bideoaren argazki eta testo poetikoek, begiak ametsez bete
zizkiguten , gero, Ainara Maia-k eta Mattin Martiarenak, erakusketan
parte hartzen dutenen
izpiritu ezkutuak iatzarazi ondoren,
muxuen munduan airean, ibilarazi gintuzten, Jokin Lasak eta Mikel
Saumell-ek ere, beste ezpazio batera eraman gintuzten, hain xuxen
denboraren barnean dabiltzan poesiazko hitz eta margoen hegaletara ,
azkenik, Pantxo Etxebere, Amaiur Arluzeko bordakoa , hor ere ginuen bere
artzain eremuetako arnasez blaiturik .Ekimenean aktore izan ziren
ere : Asun Gereko-Zela, eta Mikel Zelestino
Elgarrekin iragan momento hau ez dugu
segur gure buru barnetan ahantziko!
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora
PS. Hats-Arteko lehen ekimen honentzat, Jokin Lasak, Miquel Saumell-en laguntzarekin
argitaratu digu kantu liburuxka bat Cd batekin deitua: ''Hatseginez'' , (10 eurotan salgai )
Argazkiak
Ainara Maia eta Mattin MartiarenaArgazkiak
Jokin Lasa eta Miquel Saumell
Pantxo Etxebere
'Hats-Arte 2017''
Hatsa
elkarteak ,Senpere Larraldean, 3 ekimen kultural berezi proposatzen
ditu
Abuztuaren
6an.
17
orenetan : ''Hatsaren olerki bustiak 2017'',argazki eta
testo poetiko bideoaren projekzioa .(Parte hartzaleak :
Hatsa elkarteko kideak)
18
orenetan''Muxuak''lemarekin Ainara Maia Urroz-en olerki
irakurketa eta Mattin Martiarenaren margo erakusketa bai musikaldia, Pantxo Etxeberek(Pottoka) lagundurik
(Iñaki
Martiarena Otxotorena “MATTIN” (Antiguo, Donostia 1967)
Ibilbide
luzeko marrazkilaria.Alor desberdinak landu ohi ditu: komikia,
ilustrazioa,
umore
grafikoa, tallerrak…Aski ezaguna da adibidez urtetan euskarazko
prentsan
egindako
lana. Komiki pertsonai aski ezagunen sortzailea da: Moko eta Karmele,
Belardo,
etab…
Teknika
desberdinak uztartzen ditu oro har: urmargoa, ordenagailua, tenpera…
Bere
ibilbidearen hastapenetik, nabaria da umorea eta zirikatzeko joera.
Besteak beste,
ZARRAKAMALDA
(2016 Txalaparta) komiki luzea edo eleberri grafikoaren egilea
da.
Ainara
Maia Urroz “Xorino Kantharia” (Irun, Gipuzkoa, 1976)
Euskal
Filologian lizentziatu nintzen 2002an, eta 2004an "Hizkuntza,
Informazioa eta
Komunikazioa"
masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an IDAZLE
ESKOLA
graduondokoa UNEDen, eta horren fruituetako bat duzue olerki-bilduma
hau.
2012Ko
azaroan argitaratu nuen MAIATZ argitaletxearekin “Chansons d'amour
ilargi
beterik
gabeko gauak” olerki-liburua.=
19orenetan
'Hatseginez'', Jokin Lasa Esnaola-k,
berak sortu olerkiekin batera beste
olerkari eta bertsolari batzuen hitzekin egin kantuak emanen ditu,
Miquel Saumell haietan inspiraturik marraztu dituen irudi batzu
lagungarri
Jokin
Lasak eta Josu Irastortzak osaturiko bikotea ohikoa izan zen 70eko
hamarkadako kantaldietan. Pantxoa Jokin
Lasa, 1970 hamarkadako kantaldietatik geroztik, 45 urte hautan
poesiari ematen du lehentasuna ,eta, 2003 urtea geroztik Miquel
Saumell katalandar musikari eta marraskilariekin ekimen artistiko
batzu eskaintzen