HATSAREN POESIA 2017 Bilduma


Hatsaren Poesia ren eguna oraikoan ere begien kliskako batean bezala,
Apirilaren 2an, abiadura haundian joan zauku.
50 bat pertsona bildu ginen hor ,19 garren olerki bildumari ,ongi etorri bero bat egiteko.
Azkaineko Graxi Solorzano, 2001 urtea geroztik ,hainbat inspirazio aberatsgarriz,
Hatsaren olerki biduman parte hartu duenak ,irakurtu zuen aurtengo liburuaren sar hitza.
Gero ,giro 'fabuloso' bat sortu zuten, biolinarekin Maddi Anduezak eta , bere 7urteko semea ,Ennio Cantella-Anduezak, ''xamamezero''akordeoiarekin . Abesti hunkigarari bat ere eskaini zigun, bere 8 urteko errexioñala boz amultsuarekin ,Hegoa Negelua-k, bere Aitak idatzi kantu bat emanez.(hitzak beheraxago)
Urte guziez bezala, datoren urteko bildumaren sar-hitza nork idatziko duen jakiteko zozketa bat egin zen , eta suertearen aukera , Eric Traonmilin , Bretoin-Euskaldun berria izan zen.
Zozketa baten bidez ere, Senpereko ''1609 elkartea''ren azken liburu bat,bai eta Antton Kazabon-en olerki liburu batzu banatuak izan ziren, ahantzi gabe ere, Hatsa-ren Poesia ren kolekzio osoa bere 19 liburuekin. Hau ,Leire Zabala-Telleria-k irabazi zuen, baina, jadanik iaz kolekzio bera irabazia ukanik , Emile Negelua-ri eskaini zion .
Gero, bi ikus-entzunezko preziatzeko parada ukan ginuen. Lehena,
''Zazpiurtekoak beluzten'', Agurtzane Anduezak, sortua, bere filma, argazki,
marraskiekin,bai, eta, Maddi Zubeldiaren abesti-arnas sakonaren laguntzarekin .Ixiltasun osoan, soilik uraren arabots eta presentziaren erdian ,emazte batek , zazpi urtetatik zazpi urtera ,ezin geldituki ,aldatzen zaion, sentiberatasunaren eta egoeraren biluzte intimo bat …..
Bigarrena ''Hatsaren olerki bustiak 2017 »,Aurtengo liburuan parte hartu dutenen testo eta argazkiekin ,Auxtin Zamora-k moldatua .
Jakin behar da, Bideo hau, erakutsi dezakegula nun nahi, eskoletan, edozoin elkarte gunetan , berdin zuen etxetan( Eskatu : olerkibilduma@sfr.fr)
Hor ginen idazle guziek gure testoak irakurri ginituen , eta guen artean ziren ,Imanol eta Joanmari Irigoien-ek,  hunkigarriki beren aita aipatu zuten, honek, ezagutu ez zuen bere amari idatzitako olerki bat ere irakurtuz. Extefana Irastorza, gure artean dugun olerkari adinatuenaren (92 urte) bertsetak ere Ainara Maia-Urosen gandik entzunak izan ziren.
Ekimenaren bururatzean , Andoni Salamero-k nahi izan zuen Auxtin Zamora gorestu eta Habanera airean , Andonik idatzitako olerki hau , abestu ginuen .(Testoa , ageri honen pean aurkituko duzue) .Iñaki Bastarrika-k ere bere margo eder bat eskaini zion .Gainera,Graxi Solorzano eta Josu Jimenez-Maia-k ere, Auxtini beren atxikimendua nahi izan zuten erakutsi, beren testoak olerki bildumaren barnean daude)
Ekimenaren bururatzean, eman zen jakitera, Auxtin Zamora-k, datorren 20 garren ''Hatsaren Poesia '' olerki bilduma egituratu ondoren, ez zela gehiago Hatsa elkarteaz arduratuko .Etorkizunean ,elkartea, nola moldatuko den, aski aurretik jakiteko, Biltzar nagusi bat proposatua izanen da Larraldean Abuztuaren erditsutan ' .Datoak geroxago emanen ditugu
Azken hitza Auxtin-ek eman zuen, irakurriz, Goiuri Unanue-Arruabarrenak, aurtengo olerki bilduman, idatzi dituen lerro hauk. :
Datorrena joango da, berriz itzultzeko,
Igotzen ari dena, jaitsiko da, berriz igotzeko.
Hasten ari den oro, amaituko da, berriz hasteko.

(Orrialde honen zolan  beste argazki batzu aurkitu ditaizke)


Hatsa elkartea


*******************************



Emile Negelua-ren abestiaren hitzak, bere alaba ,Hegoak ,kantatuak:


Gutun Bat,

(Alep-hiriko haur batek Senpereko  haur bati idazten duena):
Lur idor hunen erdian bizi naiz,
Galderak gogoan, 
Penak bihotzean,
Noiz erroriko den bizi urratzailea, Noiz erroriko den bizi urratzailea.

Zazpi urtetan nahi dut jostatu,
baizik zurekin,
ez soldadoekin,
beldurtua nago otoi lagundu nezazu, beldurtua nago otoi lagundu nezazu

(Senpereko haurraren erantzuna:)
Senperen bizi naiz xorien erdian,
lagunduko zaitut itsas untzi batekin,
Lenhendakarier igortzen dut gutun bat, lenhendakarier igortzen dut gutun bat.

(Alep-eko haurra , dramatikoki ,hainbat  bezala,itsasoan  desagertu da)
Itsaso urdina ez otoi aseretu,
Neure ametsa
izan dadien egia
Amari azken soa ondartzari azken hatsa, amari azken soa ondartzari azken hatsa.

(Senpereko haurraren  azken gutuna: )
Laguna nun zaude ez dut errantzunik,
mugak hor dira,
ezin zaitut lagundu,
geroan nahi dut mugarik gabe bizi, geroan nahi dut mugarik gabe bizi,
amari azken soa, ondartzari azken hatsa,
geroan nahi dut mugarik gabe bizi.

Andoni Salamero-ren abestia


Argazki batzu gehiago:



Graxi Solorzano, bere sar-hitza irakurtzen.





Maddi Zubeldia /Agurtzane Anduetza./Ainara Maia//Iñaki Bastarrika

Joan Mari Irigoien









Guzion  argazkilaria: Beronika Zamora 

(Agurtzane Anduetza-ren begiek hartua)