HATS-ARTE 2017- ABUZTUA 12a

HATS-ARTE 2017- ABUZTUA 12a (Bildumatxo pertsonala)

Hats-arte' ekimenaren bigarren ekarpena, oraino, lehena bezala, gain gainetik aberasgarria agertu zaigu .
Goizean, oinezko ibilaldia iragan zen ,astia hartuz , Senpereko ''Ortzana'', edo hobeki erranez, ''Ortziren oihana''deitzen dugunaren barnean , ur garden eta haitz firfiratsuek gaindikatzen duten bake eta kukuso belar usaineztatuetan . Denetarik urrun, oihanaren erdian, Zuraide, Uztaritze, Senperere-ko Herriak mugaztatzen duen, Otsanzeko kapera biluzia aurkitu ginuen ,oroitarazten zigularik ,milaka beilariak , Santiagoko bidean zoazinak, hemen, lehengo denboretan egon zirela , geroago, frantses iraultza denboran, kasik bere eraikidura guzia desegina izan zela, baina berriz zutitua azken urte hautan ,René Clement(1913-1996) zinegilearen nahimenez, (Artetik errateko,René Clement hau, hain hunkigarria eta sentimenduen haraindikoa den 'Jeux interdits ' (1952) pelikula famatuaren egilea da)
Arratsaldean, Xabier Soubelet, Joseba Aurkerenena, Ixabel Etxeberria, Hatsa elkartearen barnean zer ikusteko berezia dutenek, Pruden Suduperekin batera ''Eskuz eta begiz'' beren literaturazale elkarte berria aurkeztu ziguten bai eta argitaratu liburuen mamietatik testo jastatze bat egin, irakurriz ,Telesforo De Monzon, Iratzeder, Joseba Aurkerena, Xabier Soubeleten olerki batzu. Ixabel Etxeberriak ere ' Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1972)' ikerketa lana aurkeztu zuen .
Gero, Maddi Zubeldia entzuteko bere inguruan ezarri ginen eta elkarrizketa erakargarri bat denen artean sortu zen ','Desherria haurzaro ''bere liburuaren aurkezpenaren eraginez..
eta azkenik Maddi Andueza biolin-jotzaileak eta Ennio, bere seme akordeonalariak ,ez dakigu zoin mundutik ateratu musika jenial batekin enkantatu gintuzken.
Eguna ,beranduxko  bururatu zen , jakinez, afaritxo baten aitzakiarekin, Larraldean ginen guziak , bildu ginela ,gehienik ,elkarrekin , hatseginezko momentu baten partikatzeko.
Auxtin 




Argazkiak