Josu Jimenez-Maiak bere blogean azaldu ageri bat hemen:
:http://itxaurdi.blogspot.com.es/2017/08/ryookanen-101-haikuak-hats-arten.html
:http://itxaurdi.blogspot.com.es/2017/08/ryookanen-101-haikuak-hats-arten.html
HATS-ARTE 2017- ABUZTUA 19a ( Auxtinen Bildumatxo pertsonala)
''Hatsa'' elkarteko olerkariek, egituratu dugun ,''Hats-Arte'' erakusketaren
funtsa, esplikatu genezake, bi erran nahietara:
lehena, litake, hatsarekin batera, gure sorkuntzetan, jalgitzen dugun
''arte''zko obra batzuen, publikoari, azaltzea,
eta
, bigarrena,
lasaitzeko hartzen dugun unea, edo, bi hats hartze artean den, bake
eta gelditze hori , nunbait , ''artea''ren bitartez ''hats arte'' bilakaraztea.
Olerkariak, beren barneko labirintoetan dituzten oiartzunak, hatsarekin batera , jalgitzera, eta, idaztera, lehiatzen badira, iduritzen zaigu, gehienek ere, idatzien bazterrean, beste modu batzu ere erabilzen dituztela, bisualki, musikalki, jestuekin... nunbait...idatzitako sustraietatik, lasaigarria zaioten ''fisiko'' poesia baten sortzeko.
Azken
''Hats-Arte'' ekimen honen 3 garren elkarretaratzeak ereman gaitu
munduan zehar, euskal herritik urrun, baina gu, euskaldunak,
diogulako ,''Ama Lur'' dela gure ama, lur osoa gurea dugu, eta,
beraz, ezin gintezke, noski, galdu !
Airatu gira lehenik, Senpere-Amotzeko gainetara , sekulan harrapatu ezin
dezakegun denbora bat hartuz, kamomila loreak bilduz, naturarekin
hitz eginez, bai eta, asko, gure artean, ere.....
Joan
gira, gero, Afrikara, Burkina Faso aldera, euskaraz eta afrikar
Diula mintzairan idatzia den '' Ina, Nire ama afrikarra '' liburuari
esker. Gurekin ginuen, bere idazlea, Gilles Riviere. Kontatu zigun,
nola, bera, Afrikar emazte batek, bere bizi guzirako, semetzat hartu
zuen. Nola, bere nortasuna, bilakatu zitzaion , denbora berean,
Afrikarra eta Euskalduna. Paxkal Bourgoin, Senpertarraren, margo
goxo eta aproposekin, ilustratua da liburua.
Gero,
Josu Jimenez-Maiak, kudeaturik, munduko beste kontinente batera
ailegatu gira, hain zuzen , Asian den Japoniako kultur eremuetara.
Josuk, ''Ryookan-en 101 haikuak'', berak, euskaratua duen liburuaren barnetik ereduak harturik, erakutsi
zigun, haikuen oinarria dela, 3 lerroko bertsu neurtuekin, naturatik, begietara eta sentsuetara, etortzen zaigun ,
oraikotasun-ixtantearen , azaltzea.
Oraino,
beste kontinente bat ere zeharkatu ginuen, hau fiktiboa, ''Bihotz
hautsiak osatu eta portu handira iritsi'' ,bere liburu, oraino
agertua ez denetik, hartutako olerkiekin batera, Juan Kar Mugartza-k,
ibili gintuen, Alvaro Mundiaño
Garziandiaren margoen zirkonboluzioetan, erran nahi haundia duten
erraietan .
Gero,
Imanol Irigoienek, Joanmari, bere anaiari eskainiak zituen margo,
bihotzez landuak eta pentsamenez beteak, hunkigarriki azaldu zituen,
Joanmari-ren soneto bat ere irakurriz .
Azkenik,
gure artean ziren olerkari -artistek beren obrak aurkeztu zituzten,-Maite
Ramos-Fernandez-ek , bere , Nafarroko ''Olaldea'' herri ttikian,
etxeko leihotik ikusten dituen lore, paisai , zaldi...itxurak ,
finezia haundiz, akuarelatuak,
-Juan
Manuel Galarraga-k , hain erromantikoki eta estetikoki, Senpereko
paisaiak eta itsaso bazterrean erortzen diren uhainen margo kuadro
haundi koloratsu batzu.
-Ainara
Maiak, bere ''Muxuak'' liburutik ateratu Mattin Martiarenaren
ilustrazio burutaziogarriak
-
Ennio Cantella-Andueza, Hatsa elkartean dugun zortzi urteko
olerkari gaztea, denetaz asko preziatua izan zen, arrabita-egile
aditu eta
atrebitu bat bezala, bere jakintza erakutsi zigularik.
Gure
artean ezin izan zirenen obrak ere gain gainetik baloratuak izan
ziren. Bihotzetik eskerrak zueri :Agurtzane Anduetza, Iñaki
Bastarrika, Gustavo Cantella, Jon Galdos, Josu Galdos, Koldo Goitia,
Gabriel Korta-Rekarte, Eukene Lizeaga Tamayo, Miquel Saumell, Carmen
Valois, Mikel eta Xabier Zelestino.
Azkenean,
piaia aberats eta luze bat eginik, Larraldeko sukaldean, beti bezala,
giro hatsegingarri eta afaritxo batekin bururatu zen eguna . Aurtengo
''Hats-Arte''erakusketak, gu guzien bitartez, berea, nasaiki eman
digu ! Noztalgiazko agur bat parte hartu duten guzieri ! eta, jarrai, olerki idatziak eta 'fisikoak'
sortzen !
Auxtin
Zamora
Argazkiak: