IRUÑA-BAIONA arteko Jardunaldi Literarioa-2017-



Iruñea eta Baiona arteko jardunaldi literarioaren(2017) bigarren  partearen bilduma pertsonala


''Historia eta imaginarioa'' lemarekin, Maiatz elkarteak, Maiatzaren 25ean antolatu jardunaldi literarioa , 50 bat entzun-ikusleen presentziarekin batera , Kondestable jauregian , asko estimatu dugu. 
Iruñako harresi gainak ezin baketsuak dira, ez zaiote beren espaldetan kotxeen zarratarik ere entzuten, eta, garai honetan , ezki zuhaitz usainoneztatuen azpian, ixilik , gordetzen dute , hain dramatikoki eta odoltsuki jasan duten : ''Historioa''.Honen egileak ez dira gehiago nehundik agertzen ,eta ,beraz, behartuak gira zazpigarren sentsumen baten aurkitzea, aztarna idatzi eta harri zizelatuen erran nahiak idurikatzeko. Gure jakin-minaren onerako beharrik gurekin ginituela :








-Gaizka Aranguren , Iruñak, bihotzean dauzkan aztarna zaharrenen imaterial oiartzunak, zirimolan ezartzeko 



-Itxaro Borda , Labriteko Joana, nafartar erreginaren protestantismo eraginak ( oraino gure artean ditugunak) , 450 urte iragan ondoren, berritz oroitarazteko .
-Marikita Tambourin, Agoten munduaz duen pasioa eta ezagutza, ''beharri motza''k ez gareneri transmititzeko
Luzien Etxezaharreta, historio imaginarioak zoin eragingarriak diren Herriarentzat, (Marc Legasse eta Patrick Chamoiseau idazleen lekukotasunekin) , agerian uzteko
-Hatsa elkartea, ''Irudipenezko ixtorioak'', 22 idazleen testo pasarte eta 40 bat argazki artistikoekin muntatu bideoarekin ,sentsibilitatez, paretak betetzeko .
- 'Danserie Ensemble' musikari taldea, mendeetako doinu noztalgiko ber-aurkituekin ,idazleen hitzak, beste erran nahi muga gabeko batzuekin, gehitzeko.
Egun hortan, Kondestable jauregiaren nagusia ez zen hor, dohaikabe erregearen banderarekin han nunbait denboraren erraietan zabilan, guk , bi orenez, bere palazioa hartu diogu , ez minutu bat gehiago, dakigulako arras ongi , (historio...misterio ..) iragana, imaginarioaren eremuetan, utzi behar dela, bakean egosten , eta joan gira prosaïkoki , 'Zaldiko Maldiko'ra, afaltzera , pentsatuz , ''Oraina'' ri behar ginuela ,guk ere, elkarrekin, mahainean aurkitu irudimenezko ixtorio batzu eskaini.....agian .....biharko ''Historia'' baten sortzeko......

Auxtin Zamora 

Iruñeko 

ekimenaren protagonizten argazki batzu ,

Itxaro Borda-Josu Jimenez-Maia-eta Auxtin Zamora-k hartuak


Iruñea eta Baiona arteko jardunaldi literarioaren lehen partearen bilduma pertsonala


''Maiatz'' elkartea-ren 35 garren solasaldien barnean, Iruñea eta Baiona arteko jardunaldi literarioaren lehen partea, Maiatzaren 18an, Baionako Euskal Museoan, kementsuki iragan zauku.... bi hirien elkarren auzo arteko historiotasun imagionarioren gaiak, Eduardo Lacastaren hiru  abesti eta gitarra baten  soken daldaren artean ,interes ezin ukatuzko bat, sortzen zigutelarik.

Lehenik, Rosa Arburuak, (''Historia ...sentimendutik ''), bere Etxalarreko familian bizitu une kontatuekin bai bere etxekoen argazki zaharrek-in (1940-1960), gure norberaren baita, haurtzaroko mila noztalgiazko oroitzapenez, ber-piztu zigun l
eta, gero, Aingeru Epaltzak ( “Hiri buruzagiak”), hegaldaka ,ironiazko umore goxo batean , gainez gain ,( nolaz ez Aingeru batentzat !) Iruñea eta Baionaren artean ,ez hain'' nabaria ''den, Historia, aztertu zaukun  .
Segidoan, Luis Gardes-ek   ,“Ehiztarien isilaldia ”bere liburuaren barnetik olerkiak irakurriz, erakutsi zuen , nola, gurutzatzen ditugun toki utzi eta ixildu batzuen erdian (Ezkaban bezala), poesiaren oiartzun sakonek, errealitate dramatiko ahantzi batzu ber- oihuztatu litzaketen .
''Hatsa'' elkarteak ere , berak moldatu 'Irudipenezko istorioak'' bideo emanaldiarekin, iaz eta aurtengo jardunaldi literarioan parte hartu duten idazle nor beraren lekukotasun idatziak, ,asko argazki artistikoetan grabaturik,koloretan  ikustera eman zituen, agurtuz, ere, iazko ekimenean aktore izan ziren protagoniztak. Hauk zirelarik :

Idazleetan:
Jon Alonso-Fourcade, Joseba Aurkenerena, Josetxo Azkona, Xanti Begiristain-Madotz, Itxaro Borda,Aingeru Epalza, Inma Errea, Zuriñe Etxeberria, Luzien Etxezaharreta, Fertxu Izkierdo, Josu Jimenez-Maia, Jose Angel Irigarai, Mikel Lakasta, Eukene Lizeaga-Tamaño ,Ainara Maia- Uros, Juankar Lopez-Mugartza, Patxiku Perurena, Jose Mari Sestorain,Carmen Valois, Auxtin Zamora .

Animatzaleetan:
Koldo Amestoy, Agurtzane Anduetza ,Xipri Arbelbide,, Enrike Diez de Ultzurrun, Eric Dicharry, Mayani Lissar Marikita Tambourin
Abeslarietan:
Eduardo Lakasta-(Lacort Eduardo)eta Eñaut Etxamendi/

Pertsularietan :
Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, J-Luis Hariñordoki-( Laka) , Maddi Sarasua,,

Laguntzaileetan:
J.Luis Etxaburu(Ondarru), Asun Zelai,
''Karrikirri'' elkartea, eta ''Zaldiko Maldiko'' elkartea.

Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora

Baionako ekimenaren protagonizten argazkiak ,
Josu Jimenez-Maia-k hartuak, hona hemen:

                         

 


                                                               

  • Ikusi Egitaraua hemen:
Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19.00etan, Karrikiri Euskaldunon Topagunean
  • Xan Aireren hitzaldia : Lurraldeen arteko harremanak euskalgintzan: ikuspegi kritiko bat, Iparraldea deitu periferiatik
Maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan
  • Liburu aurkezpena: Frantzia eta Nazioa Jean Louis Davantekin.
  • Ondoren, 19.30ean: Mahai ingurua : Literatura eta bortizkeria Itxaro Borda eta Juan Gorostidirekin.
Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan

  • Irakurketa literarioa: Historia eta imaginarioa. Partaideak : Aingeru Epaltza, Luis Garde eta Rosa Arburua (Aingeru Epaltza: “Hiri buruzagiak”, Luis Garde: “Bi gerrei buruzko poesia errezitaldia”, Rosa Arburua "Historia sentimendutik" )
  • Liburu aurkezpena: 38 idazle nafar narratiba, Jose Angel Irigarairekin
  • Bideo emanaldia: Irudipenezko istorioak

Maiatzaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19.30ean, Zaldiko Maldiko Elkartean
  • Umore saioa :  Bestaldekoak Asisko Urmeneta eta Peio Etxekoparrekin, Zaldiko Maldiko Elkartean.
Maiatzaren 23an, 19.00etan, Zizpa gaztetxean, Baionan
  • Hitzaldia: Jai eredua eta eraso sexisten protokoloa. Hizlariak: Iruñeako Bilgune Feminista eta Gora Iruñea!
Maiatzaren 24an, 19.00etan, Karrikiri Elkartea
  • Liburu aurkezpena: Basaburuko altxorrak: Itsasuko laborari baten gogoetak Mikel Hiribarrenekin (Maiatz Argitaletxea)
Maiatzaren 25ean, Iruñean
  • Bisita gidatua: Iruñea, hiri buruzagi. Baskoniatik Nafar Estatura. Iruñearen, Euskal Herriko hiriburuaren, irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea. Gaizka Arangurenen eskutik (Labrit Tours). Arratsaldeko 17.00etan, Labrit Pilotalekuaren ondoan hasiko da
  • Bideo emanaldia: Irudipenezko istorioak . Arratsaldeko 19.00etan, Condestable Jauregiko goiko gelan
  • Irakurketa literarioa: Historia eta imaginarioa. Partaideak : Danserie Ensemble, Itxaro Borda, Marikita Tanburin, Lucien Etxezaharreta - (Danserie Ensemble: musika - Itxaro Borda: “Shakespeare eta Nafarroa” - Marikita Tanburin: “Agoteak” - Lucien Etxezaharreta: “Marc Legasse eta euskal imaginarioa”) Arratsaldeko 19.30ean, Condestable Jauregiko goiko gelan.
Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19.00etan, Karrikiri Elkartean
Hitzaldia: Haur literatura, hizkuntza eta heziketaAines Dufaurekin (IKAS argitaletxeko zuzendaria)

Xehetasunak

Antolatzaileak : Iruñeko Karrikiri Elkartea eta Zaldiko Maldiko Elkartea, Baionako Maiatz Argitaletxea eta Zizpa Gaztetxea eta Senpereko Hatsa Elkartea
Kontaktua : Maiatz Argitaletxea (Lucien Etxezaharreta): 0033 06 37 12 06 14 / 
















































































PRENTSA


Jardunaldiaren bigarren partea : ostegun honetan 
Iruñean !
Agur ! eta... etorri  ahal duten guzieri: laster arte !
Hatsa elkartea

PRENTSA DOSSIERRA MAIATZALDIAZ


-Resultado de imagen de MAIATZALDIA


Iruñea eta Baiona arteko jardunaldi literarioaren bigarren partearen bilduma pertsonala