''Joxean, emate eta
Artze''
Beasaineko
''Ttiklik'' elkargunean, Otsailaren 24ean, omenaldi aberats eta
hunkigarri bat eskaini dugu Joxean Artze zenari, Karmen, bere
bizilagun olerkaria, hor ginuelarik denon erdian.
Lehenik, ''Mundua gizonarentezat egina da, ez gizona munduarentzat''
antzerkian, Joxeanekin, 1994 urtean, bizi izan zuten esperientzi
sakona, aipatu ziguten, Iñąki Bastarrika, Pello Blain, Ines
Elortza , Miriam Luki eta Andoni Salamero-k, sentimenduzko hitz,
kantu ,eta, zehaztasun ugarriekin .
Gero,
Tere Irastorza, Auxtin Zamora, Gabriel Korta Rekarte, Koldo Zubeldia,
Graxi Solorzano, Mikel Babiano, Salba Cuadrado olerkariek, beren
lekukotasun-olerki-aipamenak bihotz barneratu zizkiguten, Joxean zenari bai
eta Karmeneri hunkidura sakonenak erakutsiz.
Beste
Joxeanen lagun asko ere hor ziren, Ainara Maia-Urroz, Iker Antia,
Juankar Olaeta, Maddi-Garazi Olaeta, Iratxe de Olaeta, Ibon
Salaberria, Koldo Goitia, Beronika Zamora eta zonbait pertsona
ezagutzen ez ginituenak.
Omenaldia burruratu zen, Tere Irastorza-ren
txistu aire batekin eta haurtxo batzuek eskaini ohorezko dantza
batekin.
Azkenean,
ongi pentsatuz, gure elkartze xume hau, izan zen, gertakizun arraro
bat, erakutsi diguna :
Joxean-ek,
bere bizian eman digun altxor ziradatsuaz, guziok ( h) Artze-r
ginela
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin
Auxtin
+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
GONBIDAPEN
OROKORRA
Zumarraga-Urretxuko
gazte talde batek 1994an Joxean Artzeren “Mundua gizonarentzat
egina da,...” emanaldian parte hartu zuen, Ines Elortza ehule
legazpiarrarekin batera.
Errezitzaldiko
olerki luzeenetako batek “Gaur garen, gaur garen bezalakoak...”
zuen hasiera, eta horrekin gogoratuta sinatu dugu antolatzaileok.
Orduan
Joxean gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, haren bizikera,
pentsamendua eta gizatasuna ezagutzeko modua.
Orain,
otsailaren 24an, abiapuntu gisa gertaera hura hartuz, Artzeren
omenezko saio apal hau antolatzen dugu; apala, leku txikian eta
arrabots handirik gabe egingo delako.
Zuk
parte hartu nahi baduzu, hamar minutu izanen dituzu jendaurrean
mintzatzeko.
Erran
gabe doa estimatua dagoela aldez aurretik zure ekarpena eta
presentzia.
Mila
esker