"12 zm ERAKUSKETA 2017"Imanol Irigoienen mezua

Lagunok:


Azken urteotan bezala, aurten ere Erakusketa kolektibo berezi baten berri eman nahi dizuet: Pasaiako eta Hendaiako Udalek "12 zm ERAKUSKETA 2017" izenburupean antolatzen dutenarena.

[Parte hartzeko baldintzak: a) bi lan aurkeztu behar dira; eta b) izenburuak adierazten duen bezala, aurkeztutako lanen aldeek –markoa edo euskarria barne– ezin gainditzerik izango dute 12 zm-ko neurria.]

Aurtengoa 22. edizioa izango da.

Erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan egongo da jarrita 2017ko abenduaren 15etik 2018ko urtarrilaren 14ra arte, eta ondoren Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunean2018ko urtarrilaren 30etik otsailaren 15ra bitartean. Aurreikusita dago gero, 2018ko martxotik maiatzaren amaiera arte, Argedasen (Nafarroa)Monçaon eta Viana do Castelon (Portugal) jartzea. 

Erakusketa bitxia dela gogorarazten dizuet, biziki gomendatzen dizuedana: aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriek gozatzeko aukera paregabea eskainiko dizuete, nik uste, bertara hurbiltzerik duzuenoi. 

Bertan bi lantxoekin hartuko dut parte, biak ere itsas herri/hiriari eskainiak («ORIO» eta «SAINT-TROPEZ», N. Mtez. Ortiz eta R. Aguilar Moré margolariak gogoan). Teknika: akriliko/tinta «DM» taula gainean (1,9 zm sakon.)12 x 12 zm

Milesker zuen arretagatik.

Imanol Irigoien