JoanMari Irigoien Beasainen

Ekimenaren irudiak eta bilduma
hemen:
↓↓↓↓



 Azkenean (leku arazoak zirela eta) omenaldi ekitaldia 19:30ean hasiko da. Kanpotik etorriko zaretenontzat opari eder 19:00etarako Igartza gune historikoan bisita gidatua egingo da...»
Imanol


Goierriko Irakurle Taldeek, Topaketa bat, antolatzen dute, Beasainen,   Ekainaren 17an,Joan Mari Irigoien gomitatuz  eta ospatuz.Hona hemen, Imanol, bere anaiak, "Hatsa"-kideeri bidali digun gutun idekia:

 (etxekotzat edo erdi-etxekotzat zaituztedanoi)

(Lagunok: Joan Mari anaiak bidalitako mezua duzue, zuen interesekoa izan litekeelakoan. Izan ongi. i.i.)

Hona hemen gaur jaso dudan e-maila, baita antolatzaileei oraingoz eman diedan erantzuna ere:

Kaixo, Joan Mari!
Zer moduz? Kontu zoragarri batekin nator zugana. Ekainaren 17an Goierriko Irakurle Taldeen I.Topaketa ospatuko dugu. Herri ezberdinetan badira irakurle taldeak (Beasain, Ordizia, Lazkao, Idiazabal, Segura, Gabiri, Zumarra-Urretxu) eta irakurzaletasuna kalera atera asmoz hauxe bururatu zaigu Beasainen. Asmoa datozen urteetan jarraipena eman eta topaketa urtero herri ezberdinean egitea da. Aurten irakurriko dugun eta solasgai izango dugun liburua… CONSUMMATUM EST  da!!! Solasaldiaren ondoren omenaldia egingo diogu Joan Mari Irigoieni (irakurketa, zure poemen errezitaldia, dantza, musika). Ahal duzun moduan gure artean izatea izugarri gustatuko litzaiguke. Gure etxeko eta etxe askotako idazle kuttun eta maittea zara eta nola ez eskertu Euskal Literaturari egin diozun eta egiten ari zaren ekarpena.
Ea zer iruditzen zaizun eta gurekin tarte eder bat igarotzeko modua egiten dugun denok.
Muxu bat, bihotz-bihotzez 

--
Irati 


Eskerrik asko, Irati, zure eta zeuen ahaleginagatik.

Printzipioz, eta aurretik requiescat in pace-rik ez badago (kar-kar-kar…!), ados.

Besarkada bana, horretan zabiltzaten guztioi:

jm

P.D.:  hemendik aurrera, beraz, zuen esanetara geldituko naiz… baita nire mugen mende ere, jakina.